EH Bildu.- Pello Otxandianok, Rebeka Uberak eta proiektuaren lanketan lagundu duten hainbat ordezkarik osasungintzaren gaineko EH Bilduren proposamen integrala aurkeztu zuten, Gasteizko Artium museoan. Bertan, Irungo EH Bilduko Oihana Briones eta Mikel Mendibil bozeramaile eta zinegotzia egon ziren.
Bagera.- Jaunak, Ahozko bortizkeria generoaren gainean oinarritutako indarkerien adierazpen mota bat da beste hauekin batera: bortizkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala, sozio-ekonomikoa, administratiboa, etxekoa, harreman intimoen mailakoa, jazarpena edota jazarpen sexuala.
Lur-Alai Squash Kluba.- Oraindik zuen izena ez dakigun arren, Irundarron ongizatearen alde, fede onez ekingo duzuela sinisten dugu. Zentzu honetan, urte gehiegiz luzatu den Artalekuko zaharberritzea eta bertako erabiltzaileek (klub, abonatu eta eguneko erabiltzaileak) dauzkaten espazio eta bestelako arazoak sortzen dizkien gatazkari behin betiko erantzun bat emateko asmoa izango duzuela sinistu nahi dugu.