antxetamedia.eus

antxetamedia.eus jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela 18 min seg 1

Bueltan da Jaion, “Autogestioak egingo gaitu aske” lelopean

Or, 04/20/2018 - 17:10

Irungo Lakaxita gaztetxeak Jaion kale okupatzaile aldarrikatzailea berreskuratuko du bihar. Joan den urtean bertan behera geratu ondotik, autogestioa beti atzeko planoan izan duen Jaionek, aldarrikapen zehatzak eraman ditu kalera urtez-urte. Aktibismoa, kontrol sozialaren kontra, kontsumismoaren kontrakoak etabar…

Aurten “Autogestioak egingo gaitu aske” lelopean ospatuko dute. Bizitza eredu askatzailea aldarrikatu nahi dute, gazteek eta orohar egungo gizartearen gehiengoak bizi duen prekarietate egoera salatzeko. Egun osoko egitaraua prestatu dute, baina eguerditan hasiko dira atzezlan batekin.

Bertan Negu Gorriak taldearen bertsioak egiten dituen talde baten doinuekin egingo dute bidea. Eta Lakaxitako kontzertuei dagokienez, Sangre de Mono, On, Las Tuerkas eta Bide Bakarra taldeekin.

EH Bildu eta SPI-ek 2017ko aurrekontuaren likidazioa kritikatu dute

Or, 04/20/2018 - 16:35

Irungo udal gobernuak bere diru publikoaren kudeaketa onaren adibide gisa jarri zuen, 2017ko aurrekontuen likidazioaren ondotik lortutako 6 milioi euroko “superabita”. EH Bildu eta SPI udal taldeen arabera, aldiz, ez dira 6 milioi izan, 26 milioi euro baizik, aurrekontu osoaren herena.

Zentzu honetan, “superávit” hitza erabili izana ere, leporatu diote alkateari. Erakunde publiko bat ez delako enpresa pribatu bat. Eta inpostuetan jaso eta urte bukaeran soberan den euro bakoitza, aurreikusi eta bururaino eraman den zerbitzu edo proiektua suposatzen duelako. Datuak ere eman dituzte, ideia baten egiteko, 2016. Urtean aurreikusitako inbertsioen %50a exekutatu zuten bitartean, 2017an %32ª baino ez da izan.

Dena dela, kezkagarriena EH Bilduren arabera, diru soberakin hori nola eta noren bizkarrera lortzen den aztertzea da. Izan ere, gehienetan obra eta zerbitzuen kontratazioetan, kontratuen prezioen apaltzetik dator aurrezkia, langilegoaren baldintzak prekarizatuz.

Urtarrilaren 12an iragarritako akordioa berretsi dela, adierazi du Iridoyk

Or, 04/20/2018 - 16:22

Joan den astean, Miguel Angel Paez sozialistak, Korrokoitz Eremuko Plan Berezia gauzatzea, erabat airean zegoela nabarmendu zuen, Udaleko Zerbitzu Teknikoek egindako txostenak hainbat akats agerian utzi zituelako. Baina aldi berean, tramitera onartu da Korrokoitz eremuaren ordenazioa. Txostena faborablea delako.

Zenbait marra gorri markatu ditu txostenak gobernuaren arabera. Adibidez, egungo bizilagunen realojoak jasoko lituzkeen eraikinak ezingo dituelako 70 metro karratuko 18 etxebizitzak jaso. 9 baizik edo minimoak betetzen ez dituzten 33 metro karratuko 18.

Xabier Iridoy jeltzaleak gaur, Korrokoitzeko eremuaren antolaketa akordioak berme teknikoa jaso duela nabarmendu du. Eta horrek pasa den urtarrilaren 12an berak iragarri zuen bizilagunekin akordio famatua berresten duela.  

Bere esanetan, bera Hirigintza arloko ordezkari zela, sekulan ez zuen esan Plan Berezia garatzeko edo modifikatzeko akordioa zegoenik, edo egingo zenik ere. Jabegoaren arkitekto taldea eta Udalaren artean, eremu horren ordenazioari buruz akordio bat zegoela baizik. Eta aitortu du, noski, horrek ez duela kentzen URA agentziaren baimena falta dela, eta gerta daitekeela ere udalbatzak oraindik atzera botatzea.

Aipatutako akordioa, eremuaren ordenazioa edo hiri antolaketarena, Korrokoitzeko jabego pribatuaren arkitektoen eta Udal teknikarien arteko urtebeteko elkarlanatik daotrrela oroitarazi du ere. Eta lantalde makordiora iristeko gainera, bilera batean adostu zuten horrela lan egitea.

Zuhaitz Eguna larunbatean ospatuko da San Telmo inguruan

Og, 04/19/2018 - 16:35

Hondarribian joan den urtean jaiotakoen izenean Udalak antolatzen duen Zuhaitz Eguna larunbata hontan ospatuko da. 23. urtea da hau egiten dela, eta joan den urtean bezala, San Telmo inguruan egingo dute zuhaitz landaketa, Higer Itsasargitik hurbil.

Natura 2000 Sareko natur eremu babestua da Jaizkibel mendia, eta ekimen honen helburu nagusia mendia baso-berritzea delarik, oraindik ere hainbat urteetarako lekua dagoela esplikatu digu Kalixa Silanes zinegotziak.

Larunbat hontako Zuhaitz Egunean 138 zuhaitza landatuko dituzte San Telmo tiro eremutik itsasoa aldera. 2016an baino 16 haur gehiago sortu baitziren iaz. Bestalde, aurten 7 urte betetzen dituzten herriko haurrek Artzu baserriko familiak eskuz egindako makil bana jasoko dute, bere garaian Gregorio Berrotaraun zinegotzia zenak ohitura bilakatu

Bidasoa ibaiko lembixikoa arrantzatu dute

Og, 04/19/2018 - 16:35

Bortzirietara begiratu behar dugu gaur ere. Bidasoko uretan gora, izokin sasoiko lemixikoa harrapatu baitzuten atzo Xaber Lantz beratarrak. Behin izokina harrapatzeko sasoia martxan dela, 66 izokinen kuota bete arte, edota ailegatu ezezan uztailaren 11 arte luzatuko da kanpaina.

Gaztei zuzendutako prebentzio kanpaina burutuko du Irungo udalak Opila egunean

Og, 04/19/2018 - 15:31

Apirilaren 25a, San Marko eguna heldu den asteazkena izango da, eta errito edo usadio erlijioso eta Opilaren bueltan, ospakiunz handia izanik ere, Irungo Udalak urteroko prebentzio kanpaina abian jarri du, espreski gazteei zuzenduta.

Gizarte Ongizate arloa, Udaltzaingoa, Babes Zibila eta Mugikortasun departamenduak elgarlanean antolatutako neurri sortarekin, alkoholaren kontszumo goiztiarra eta gehiegikeriak sahiestu nahi dituzte.

Cristina Laborda, Mugikortasunerako zinegotziak aitortu duenez, “duela zenbait urte koma etilikoak eman ohi ziren Opila Egunean gazteen artean, eta horregatik hasi ziren prebentzio lana egiten. Egoerak hobera egin duela dio, eta aurtengoan ere, bereziki bi neurri hartuko dituzte egun horretan.

Batetik, San Martzial eta Guadalupera igotzeko doako autobusa antolatuko du Udalak, ordu erdiro, autoa eta motorrak hartzea ekiditeko. Eta Udaltzaingoak aurreko egunetan salmentari begira, eta egunean berean, alkohola eta drogen kontsumoa kontrolatuko du”.

Zentzu honetan, Gizarte Ongizate arlotik ere, 75 komertzio eta establezimenduei oroitarazi die iada, eskutitz baten bidez, Alkohol eta Drogomenpekotasun Legeak debekatzen diela adin txikikoei alkohola saltzea.

Irungo herri galdeketa babesteko kanpaina 3.000 sinaduren langa gainditzera doa

Og, 04/19/2018 - 14:00

Azaroaren 18ko Irungo herri galdeketaren prestaketa prozesuan, lehen urratsa borobiltzera doa Hartu Hitza elkartea. 3.000 sinadura biltzeko azken epea apirilaren 29a izango delarik, une hontan 2.645 jaso dituzte iada. Datozen egunetan, aldiz, azken esku kolpea emango diote. Larunbatean Irungo hamaika auzotan (Behobia, Artia, San Miguel, Anaka, Landetxa, Lapitze-Pio XII, Larreaundi, Santiago eta Urdanibia zein Zabaltza plazetan) izango dira, eta heldu den astean zehar ere hainbat aukera izango dira Opila Eguna eta Bidasoa-Irunek Artalekun jokatuko duen partidan, besteak beste. 

Baina sinadura kopurura ailegatzea ez da begiz jota duten erronka bakarra. Azaroaren 18ko herri kontsultarako galdera zehazteko proposamenak egiteko aukera eman nahi diete herritarrei, internet bidez hartuhitzairun@gmail.com helbidera idatziaz, eta larunbata hontako sinadura mahaietan ere hautetsontzi bat ezarriko dute eskuz egin ahal izateko. Galdera zehatzak edota bermatu beharko lituzkeen ezinbesteko irizpideak proposa daitezke. Apirilaren 28an bilera irekia antolatu dutela hau lantzeko. 

Hezkuntza, osasuna, tokiko garapena eta ingurumenaren zaintza sustatzeko hitzaldia emango dute Beran

Az, 04/18/2018 - 16:45

Nafarroako nekazaritza ekologikoko ekoizpen kontseiluak hitzaldia antolatu du Beran, hezkuntza, osasuna, tokiko garapena eta ingurumenaren zaintza sustatzeko asmoarekin. Esparru hauek eskola jantokietan nola aplikatu daitezkeen zehaztuko du hitzaldiak. Hitzaldia erdaraz izan arren, eztabaida euskaraz eta gazteleraz izango da.

Bestalde, Nafarroako bertsolaritza txapelketako 32. edizioan beratar bat izango da, Ekhine Zapirain. Txapelketako lehen bi sailkatuak Euska Herriko eskola arteko Bertso txapelketarako sailkatuko dire. Xorroxin irratiko Julen Zelaietak xehetasun gehiago dauzka.

Irungo udal gobernuaren eredua agortua dago, EH Bildu koalizioarentzat

Az, 04/18/2018 - 16:34

Korrokoitz afera dela eta, giroa nahasia dabil azken aldi honetan. Alderdi gehienek hitz egin dute orain artean. Eta gaur EH Bilduk hartu du hitza, bere balorazioa egiteko. Gogoan hartuta, printzipioz heldu den asteko udalbatzara Ikerketa Batzorde famatuaren gaia eramango da.

Edozein kasutan, eta azken garaiotan emandako hika-mika politikoetatik haratago, EH Bilduk argi utzi nahi izan du, eskualdeko ikuspegia eta elkarlana beharko lukeela izan alderdi politiko guztien helburu nagusia, herritar ororen onerako. Baina hau ez dela ematen ari. Eta haien usteztan, udal gobernuaren eredua agortuta dagoelako da.

Irun Ekintzan planak 119 kontratazio eta 33 enpresa berri sortu ditu

Az, 04/18/2018 - 16:17

Miguelk Angel Paez, Irungo Udaleko ekonomia sustapenerako ordezkariak nabarmendu duenez,  “Irun Ekintzan eredugarria da, administraizo publikoa, enpresa pribatu, eragile sozial eta hezkuntza zentroen arteko elgarlanaren eredu bilakatu da. Ez Irungo Udalak, ez eta gainerako eragileek ere, euren kabuz martxan jartzeko aukerarik ez luketen neurriak hartu ahal izan dira lankidetza horri esker.”

Emaitzak hor dira. 2017. urtean, 119 kontratazio ekarri dituzten 33 enpresa berri sortu ahal izan dira Irun Ekintzan ekimenari esker. 1,493.700 euro banatu dituzte enplegu eta ekonomia sustapenerako laguntzetan. K-Biziak prorgramari esker 14 komertzio berri lagundu dituztelarik, eta beste 19 enpresa berritzaile lagundu. Eta 902.000 euro laguntza zuzen eman dituzte, 55 urtez gorakoei eta lan munduratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa laguntzeko.

Miguel Angel Paezek iragarri du, 2018ari begira, Irungo Udalak dagoeneko 777.000 euro erreserbatuak dituela, hartutako neurriak sendotzeko. Eta Europatik beste 120.000 euro jasotzeaz gain, helburu berarekin LANBIDEren laguntzak gehitu behar zaizkio. 2017an 672.000 euro gehiago izan ziren.

Era berean, eta aurtengo helburuen artean, itunaren baitan hirugarren mahai sektorial bat osatu eta protagonismoa lor dezan bilatuko dute. Komertzioari buruzko mahaia. Irungo ekonomian giltzarri delako.

Hau dagoeneko martxan diren beste bi mahai sektorialei batuko zaizkie. “Kualifikazioa eta Lan Munduratzearena”, non adimen urritasuna duten pertsonentzat zein gazteentzat ere plan eta laguntza bereziak eskaintzen dituztern lan munduratzeko. Eta “Enpresa eta Ekintzailetza” mahaia. Azken honetan, Mondragon Unibertsitateko Irungo Enpresaritza campuseko dekanoa da arduraduna. Berarekin mintzatu gara.

Erleak desagertuz gero, gizakiak ez luke deus jatekorik izango hiruzpalau urteren buruan.

Az, 04/18/2018 - 16:14

Erlea da gure natura eta baratze zein frutondoetako loreen polinizazioaren arduradunak, kasuen %80an. Eta adituen arabera, erleak desagertuz gero, gizakiak ez luke deus jatekorik izango hiruzpalau urteren buruan.

Zentzu honetan, eta udaberri hasieran gaudela, neguan gordeta egon ohi den liztor asiatikoaren presentzia berriz ere emendatzen hasia da. Ongi dakite hori, Bidasoko Erlezainen Elkartean. Azken urteetan neurria hartu ezinik dabiltza, liztor asiatikoari tranpak jartzen.

Elkarteko arduraduna da, Ola sagardotegiko nagusia, Iñaki Bengoetxea. Bere kasuan, eztia ekoitzi bai, baina sagarrondoen polinizazioa bermatzeko baliatzen du bertako erle beltza. Eta liztor asiatikoa, arazo larri bat dela ohartarazten du.

Urtero bezala, baserritar eta erlezain anitz dira liztor asiatikoari neurria hartzeko, tranpak han hemenka jartzen dituztenak. Baina erakunde publikoei indar bat egiteko galdegiten diete. Liztor asiatikoa gure baso eta mendietan ere hedatua baitago.

Gure eskualdean, 28 erlezain dira eta 4.000 kilo ezti ekoizten dute urtero. Erlezain askoren helburua, polinizazioa bermatzea bada ere. Bestalde, erleak akatzen dituzten pestiziden arazoaz ere ohartarazi du Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak.

2019ko lehen hilabeteetarako prest egongo da Urantzu pilotalekua

Ar, 04/17/2018 - 15:50

Udalaren arabera. 2019ko lehen hilabeteetarako prest egongo da Urantzu pilotalekua, eta 4,5 milioi euroko inbertsioarekin, Cristina Laborda zinegotziaren arabera, “azken hamar urteetan egindako Alde Zaharraren birgaitze prozesua borobiltzera datorren proiektua da. San Juan plaza, Urdanibia plaza eta San Martzial kaleak berritu ondotik, Sargia parkera irekitako frontoia izango baita.

Berez, frontoiaren sarrera Junkal kaletik egin beharrean, parketik izango duen sarreraren egitura eraikita dago iada. Horretarako, frontoiaren atzekaldean zulo bat egin, eta kasik hiru metroko altuera duen egitura altxa dute. Etorkizunean, frontoian sartu eta kantxaren gaineko lehen solairutik egingo baita.

Frontoi profesionalaz gain, frontoi txikia, eta gimnasio gisa baliatu ahal izango diren lau areto erabilanitz ere integratuko dituela.

“Fiñixtterre” antzezlana, Antzezmotz lehiaketaren irabazle

Ar, 04/17/2018 - 15:32

Antzezmotz, Urretxun burutzen den antzezlan laburren lehiaketan Irungo Txiflando antzerki tailerraren “Fiñistterre” antzezlanak lehen saria eskuratu du. Txiflandoko kidea den Amaia Rodriguezek dioen bezala, mota hauetako lehiaketak  “oso garraintzitsuak dira egiten dugun lana aurkezteko aukera ematen digutelako”. Euskarazko antzezlanak  epaiaren eta publikoaren erabateko onarpena lortu du.

Txiflando antzerki tailerra Anakan biltzen da. Bertan sortu zen “Fiñixtterre” antzezlan txapelduna. Legaleon T talde mitikoaren lokalean ikusi eta ikasi egiten dute Rakel Salinasek, Amaia Rodriguezek eta Beatriz Aranak, Txiflandoko partaideek. Antzezaletasun amorratuak eta erraietako antzezteko grinak batu zituen hirurak Legaleon Tko ikastaro batean, duela lau urte. Ezkeroztik antzerkiko urak blai daude.

S.O.S.Temible izan zen Txiflandok  plazaratu zuen lehenengo antzezlana. Abiadura Handiko Trena bezalako azpiegitura zentzugabe eta txikitzaileak bultzatzen dutenei kritika zorrotza, sarkastiko eta umoretsua egiten zieten aktoresek sketch expresionista eta istrionikoen bitartez.  Modernitatearen argi hutsalen  isladek  hiritarrengan eragiten duten lilura  gure jendartea itsutzeraino, gordinki kritikatzen zuen S.O.S.Temiblek.

“Fiñixtterre” mugimenduari lehentasuna ematen dion antzerki fisikoa da. Espazioaren etengabeko bilaketan irudi poetikoak osatzen dituzte aktoresek, estetika oso landuaren bitartez. Hitzak margotzen ditu ikuskizun metaforiko honek. “Fiñixtterre”ko hiru emakumek  ixtorio zaharrari amaiera emango diote bizitza berri bat hasteko. Lurraren  bukaera, Fiñixtterre, itsasoaren hasiera ere bada. “Itsasropenan” murgilduko dira hiruak, berezko mugimenduaren bila. Patriarkatuak marrazten duen lerro zuzenatik ibiltzea  ez dute inoiz atsegin izan.  Nahiago dute  seaska itxura duen olatuaren  mugimendu kulunkaria.   Emakumeen gatza izkutua  itsasoaren kresalarekin batzerakoan ikusgarria ezezik distiratsua ere izatera iritsiko da.  Izerdiaren kirats itsaskorrak historia astinduko du.

Patriarkatuari oda satirikoa da “Fiñistterre”, bere sortzaileen hitzetan. Beatriz Aranak idatzi ditu testoaren oinarria diren bi olerki. Beatriz Cornagok gorputz irudiak esleitu dizkie  hitzei,  eta lana zuzendu eta gorpuztu egin du.  Espe Lopezek urrezko laguntza eskaini die aktoresei bere iradokizun erabakiorrekin. Eta Marianorik gabe ez lukete izango ez argirik ezta musikarik ere.

Irun eta Hondarribian Fiñixtterre antzezteko irrikitan daude Txiflandoko kideak. Beraz,  gonbidapenak eskertuko dituzte tailer kideek.

Mugikortasun mahaia berriz batzea eskatu du Abotsanitzek

Ar, 04/17/2018 - 11:44

Txirrin Txirrin Bidegorria Egin kanpainarekin hasi zenetik, azken bi  urteetan Abotsanitz herri batzarrak Hondarribian abiatutako herriko mugikortasuna jorratzeko dinamika, azkartu eta ardura hartu dute Hondarribiko hainbat eragilek. Eta joan den ekainaren 28an mozio bidez aurkeztu zuten Mugikortasun Mahaiaren eraketa eskaera udalbatzan.

Hau onartu egin zelarik, Udal Gobernuak abenduan deitu zuen lehen bilera. Baina orduz geroztik, Mugikortasun Mahaia ez da berriz bildu. Eta Abotsanitze kezka agertu du, herriko garraio publikoa, trafikoa, aparkalekuak, bidegorriak edota irisgarritasuna lantzeko batzorde horrek iraunkorra eta maiztasunez bildu beharra duelakoan sinetsita.

Joan den abenduko lehendabiziko Mugikortasun Mahai hartan, udal ordezkariekin batera, Balazta bizikletaren aldeko elkarteaz gain, hainbat izan ziren parte hartu zuten eragileak. Eta zentzu horretan, Mugikortasun Mahaia eratu ondotik, martxa hartu ezean, inplikatutako eragileak deslotzeko arriskuaz ohartarazi du Abotsanitzek.

Lehendabiziko bileran hartutako konpromisoen artean, mahaiaren funtzionamendua bera zehaztea izan zen. Haien artean, Abotsanitzek hiru hilabetean behin biltzea proposatu zuen, eta mugikortasun gaiaren araberako lan talde ezberdinak antolatzeko aukera ere, izan bidegorriak, izan garraio publiko edo aparkaleku eta irisgarritasuna.

Iratxe Sortzabalen kontrako euroaginduek suposatzen duten arriskua salatuko dute ekainaren 2an

Al, 04/16/2018 - 13:58

Heldu den maiatzaren 30ean eztabaidatuko da, Pariseko Helegite Auzitegian, Espainiako Audientzia Nazionalak Iratxe Sorzabal irundarraren aurka galdegindako 3 euro-aginduei buruz.  Euren kezka agertzeko, manifestaldia deitu dute ekainaren 2an Irunen, Iratxe Sortzabalen Irun, Hondarribia eta Hendaiako lagunek. Epaia ekainaren hirugarren astean jakinaraziko dutenez, horren karietara, manifestazio isila konbokatuko dute ekainaren 2an Irungo San Juan plazatik. 

Oroitarazi nahi izan dute, "euro-aginduen oinarrian dauden Iratxeren aurkako akusazioak, 2001ean 5 egunetako inkomunikazioan jasandako torturen ondorioz komisaldegian onartutako akusazioak" direla. Eta oraingoan ere, Iratxek ez duela 2001eko martxoan jasandako torturak sufrituko ez dituelako bermerik. Olatz Ugalde eta Ihintza Ostolaza, Iratxeren lagunen taldeko kideekin mintzatu gara. 

7.000 lagun bildu ziren Irungo kaleetan larunbatean pentsio publiko duinen alde

Al, 04/16/2018 - 12:26

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak deiturik, gutxieneko 1.080 euroko pentsio unibertsala, emakume eta gizonen arteko pentsioen hamildegiarekin bukatzea eta pentsio sistema publikoaren bermatzeko legeak galdegin zituen enegarren aldiz.

Aurrekoetan ez bezala, 20tik gora gizarte eragile, sindikal eta politikoek ere bat egin zuten deialdiarekin. Izan ere, PP izan ezik, eskualdeko alderdi politiko guziek bat egin zuten manifestazioarekin. Baina mugimendua plurala izanagatik ere, ez dela "inolako sigla edo kolore politikorekin identifikatzen" nabarmendu du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak.

Joan den urtarrilan hasi zirenetik, etengabe indartzen joan den mugimendua da gure eskualdean. Eta horren irudiko izan da orain arte emandako mobilizaziorik jendetsuena.

 

Elkartasun Oihuak: Brasilgo brigada

Or, 04/13/2018 - 09:35

Hilabete honetako irratsaioan Brasilgo brigadei buruz hitzegingo dugu.

Hondarribiarrek ere, ekainaren 10eko GEDren ekimenean parte hartzeko deia

Og, 04/12/2018 - 10:14

Ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkartuko dituen giza-kate erraldoian parte hartzeko deia luzatu du Hondarribiko Gure Esku Dago herri dinamikak. Erabakitzearen aldeko arrazoieiz jantzitako 201,9 kilometroko giza kate hau, 2014ean Durango eta Iruñea lotu zituenak baino 75 kilometro luzeagoa izango da. Eta erronka erraldoi honetan, giza-katea Hondarribitik pasako ez bada ere, hondarribiarrak bai. Zehazki 500 hondarribiar biltzeko erronka markatu dute giza-kate horretan, Deban parte hartzeko. Hondarribiko udaletxearen arkupeetan egin dute deialdia. Igande hontan San Pedro kalean izango dira, eta hortik aurrera astebururo larunbata eta igandetan 12:00etatik 14:00etara informazio mahaia jarriko dute San Pedro kalean, izena eman, informatu eta Gure Esku Dagoren giza-katerako kamisetak saltzen.

Telmo Iridoy hondarribiarraren "Unibertsoa nere eskuetan" erakusketa ikusgai egongo da Martindozenean maiatzaren 19a bitartean

Og, 04/12/2018 - 08:27

GazteArtean Expo programaren erakusketa ziklo berri bati esker, eskualdeko hiru sortzaile gazteen lanak ezagutaraziko dituzte datozen hilabeteetan. Telmo Iridoyren ondotik, Andrea Scargot irundarra eta Miriam Bloidi hondarribiarrak izango dute euren lanak Martindozenean Gaztelekuan aurkezteko aukera. 

Telmo Iridoy Amunarriz disenaitzaile grafiko eta artista hondarribiarra Galizia eta Euskal Herriaren artean bizi da, eta eskualdean dagoela probestu du Irungo Udalak, Gazte Artean Expo programaren erakusketa xorta berria berekin irekitzeko. Apirilak 12 honetan estreinatuko dute "Unibertsoa nere eskuetan" izeneko erakusketa, eta maiatzaren 19a bitartean bisita daiteke Martindozenea Gaztelekuan, asteartetik larunbatera arratsaldeko 17:00etatik iluntzeko 21:00etara.

Xilografia teknika baliatuz (linoleoan eskulpitutako negatiboa tindatuz egindako ilustrazioak) unibertsoa eta espazioaren kontzeptuak lotzen dituen bederatzi obra aurkeztu ditu. Denak 2016ko azaroa eta 2017ko apirila artean egindako lanak dira. Iridoyk esplikatu digunez, gustokoa duen tematika da, eta "espazioa bistan dugun zerbait bada ere, beti urrun dagoen zerbait denez", obra honekin bere begiekin ikusi ez, baina imaginatu eta interpretatu dituen irudiak landu nahi izan ditu bederatzi obren bitartez errelatu bat eraikiz. 

Aurreko edizioetan bezala, “Unibertsoa Nere Eskuetan” erakusketarekin batera, Telmo Iridoyk tailer bat emango du ere. Apirilaren 16an izango da 17:00etatik 19:00etara, eta zortzi lagunentzako lekua dago dohainik. Izena emateko gaztelekuan bertan egin daiteke. 

Telmo Iridoyrekin mintzatu gara

Psilocybe elkarteak mende laurdena bete du

Az, 04/11/2018 - 15:15

2018. urtean, 25 urte bete ditu Psilocybe elkarteak eta 10 kontzertuetarako lokalak.  Mende laurdenean gorabehera asko izan ditu Psilocybek, batzuek utzi dute, beste batzuk hasi dira, taldeak desagertu, eta berriak sortu. Baina Psilo-k bizirik dirau, eta beste 25 urtez nahi du jarraitu. Hori bai, odol berria behar dute horretarako, eta gazteengan dute esperantza. Egoitz eta Ortzirekin hitzegin dugu (Argazkia: Asier Perez Karkamo)

Orriak