bidasoamedia.info

bidasoamedia.info jarioa-rako harpidetza egin
Latest updates on bidasoamedia.info articles.
Eguneratua: duela 23 ordu 12 min

Irungo Talleres Yarza itxiko dute hilabete bukaeran

Or, 01/19/2018 - 16:53

Urtarrilaren amaieran ateak itxiko ditu Arretxe-Gainako Opel Yarza tailerrak. Jada Opel konzesionario izateari utzi zioten abenduan, eta autoen salmentarik ez da egiten, (kotxe berririk ez dago han), baina 35 urteko historia duen Yarza tailerrean normaltasun itxura duen lan jarduera daramate egunotan, eskualdeko Opel markako autoen konponketa eta mantenimenduetan.

Ketxus Ponce hondarribiarrak egingo du lehen txotx-a Irunen

Or, 01/19/2018 - 16:45

Urtarrilaren 21ean hasiko da sagardo sasoia Irungo Ola sagardotegian. Irekitze festan, Ketxus Ponce ekintzaile hondarribiarrak egingo du lehen tragoa. Besteak beste, aro zaharreko Hondarribiko Herri Olinpiaden antolakuntzan aritzeagatik, Hondarbiko Hitzak jaso eta zabaltzeko lanagatik, edo Iruñeko sanferminetako bi peñen arteko traineru estropada antolatzeagatik aukeratu dute.

Irunera iritsiko da Memoriaren Plaza

Og, 01/18/2018 - 16:03

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatzen duen egitasmoa da Memoriaren Plaza. 2016an martxan jarri zutenetik 30.000 parte hartzaile eduki ditu hiri eta herri ezberdinetan. Urtarrilaren amaieran, Irunen izango da, Urdanibia plazan, hilaren 22tik 28ra. Euskal Herrian azken hamarkadetan gertatukoaren testigantzak jasotzeko helburua du ekimenak, memoria plural eta elkarbanatu bat sortzeko asmoz.

“Maite ditut akatsak, bide berriak irekitzen dituztelako”

Og, 01/18/2018 - 15:48

Eguberriak Irunen pasa ditu Mikel Alonso sukaldariak (Biarritz, 1971), aspaldiko partez. Bi hamarkada daramatza Mexiko Hirian, azkena, Biko jatetxe famatuan, Bruno Oteizarekin batera. Mexikon, gastronomiaren podiumeko lehen tokietan dabil beti. Mundu mailan ere, berrogeita hamar onenen artean kokatzen dute zerrenda nagusiek.

Bikoren lehen etapa amaitu berri da abenduan. Ateak itxi ditu jatetxeak, eraikinean obrak egin behar dituztelako. Bide batez, kokapena aldatzeko baliatu dute jabeek. Lanean dabiltza orain, eta hori dela eta, Gabonetan Irunera etortzeko aprobetxatu du Alonsok. Emazte eta seme mexikarrek ere gustura zeharkatzen dute Ozeano Atlantikoa, tarteka. Café Irunen erantzun du elkarrizketa.

Gipuzkoako urrezko domina jantzi du Santiagotarrak-eko emakumeen zortzikoak

Az, 01/17/2018 - 15:28

Santiagotarrak elkarteko emakumeen zortziko seniorrak irabazi du Gipuzkoako Ontzi Luzeen Txapelketa. Larunbatean izan zen hitzordua, Orion. 43 segundo atera zizkieten irundarrek Ur Kirolak taldeko donostiarrei.

Helburua bete du Hondarribia Ikasbasketek

Az, 01/17/2018 - 15:27

Estatuko Lehen Mailan jarraituko du Hondarribia Ikasbasketek, ligako lehen fasea laugarren tokian bukatuta. Urteko helburua bete du, horrela, Ganix Mironen taldeak. Bigarren fasean, igotzeko lehian parte hartuko dute berdeek.

Ficoban egingo dute Turislan azoka

Ar, 01/16/2018 - 18:07

Turislan enplegu azokaren bigarren edizioa Ficoban izango da, otsailaren 26an eta 27an. Gipuzkoa mailako azoka da, turismo sektorean enplegu profesionala eta kalitatezkoa sortzeko helburua duena. Aste Santuan hasten den goi denboraldiko kontratazioen atarikoa izango da enplegu azoka.

Gainean dira Hendaiako Bixintxo bestak

Ar, 01/16/2018 - 18:06

Ostiralean hasiko dira Hendaiako Bixintxoak. iluntzeko 21:00etan, musika eta dantza emanaldi berezia prestatu du Herriko Etxeak Daniel Ugarte pilotalekuan dohainik. Kitorik ikusi ahal izango duzue Alos Quartet taldea, “Garden” bakarkako euren hirugarren eta azken diska aurkezten. Oreka TX eta Aukera Dantza Konpainiarekin batera ariko dira taularen gainean.

Indartsu bueltatu da Leka Enea

Al, 01/15/2018 - 17:15

Superdibisioko lehiari ekin dio berriro Leka Eneako gizonezkoen talde nagusiak, jardunaldi bikoitzean bi garaipen lortuta. Ostiralean Katalunian irabazi zuten urdinek, 0-4, L'Escalaren etxean. Igandean Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan aritu ziren, Irunen, eta 4-1 mendean hartu zuten Vilagarcia.

Burua altxa ezinean dabil Real Union

Al, 01/15/2018 - 17:14

IZARRA 2-0 REAL UNION

IZARRA: Iricibar, Eguaras, Maestresalas, Casado, Cacho; Cisneros, Hinojosa (Briñol, 69'), Bruno, Sola (Javi Martínez, 78'), Arnau (Manny, 84') , Laborda.

REAL UNION: Otaño; Estrada, Sagastibeltza, Esnaola, Gayoso; Senar, Eizmendi (Ekhi, 82'), Alonso (Llamas, 69'), Capelete (Letamendia, 62'), Domínguez, Galán.

GOLAK: 1-0: Hinojosa (37'). 2-0: Hinojosa (60').

EPAILEA: Carrero Romera. Txartel horiak: Maestresalas (Izarra); Eneko Eizmendi, Ekhi (Real Union).

%2ko igoera eduki du Irunbusek, erabiltzaileei dagokienez

Or, 01/12/2018 - 15:52

1,6 milioi erabiltzaile gehiago eduki ditu Irunbusek 2017an, aurreko urtean baino %2 gehiago. Guztira, 1.671.366 bidaiari eduki ditu urtean zehar.

2017aren balorazio baikorra egin dute Hondarribiko aireportuan

Or, 01/12/2018 - 15:43

Emaitza onak utzi ditu 2017urteak Hondarribiko aireportuan. 2016arekin konparatuta, %6,6 hazi da azpiegitura erabili duten bidaiarien kopurua. Urteko azken hilabetean, abenduan, %11,2ko hazkundea eduki du.

Elikagaien bilketa egingo dute Irunen eta Hondarribian

Og, 01/11/2018 - 17:07

Herrialde sahararrari laguntza emateko helburua duen Tadamum elkarteak ‘XIV. Sahararen aldeko euskal karabana’ antolatu du. Ekimen solidario horrekin bat eginez, Irunen eta Hondarribian herritarren artean elikagaien bilketa egiteko deialdia luzatu dute.

Grafiti lehiaketa deitu du partzuergoak

Og, 01/11/2018 - 17:02

Gazteei zuzendutako grafiti lehiaketa antolatu du Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak. “Egunsentia edo ilunabarra Txingudi Badian” izena eman dio. Gazteei euren lanak erakusteko aukera emateko eta gazteen artean sorkuntza artistikoa sustatzeko helburua du.

Hondarribiak bat egin du Euskaraldiarekin

Az, 01/10/2018 - 18:21

Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena antolatzen ari dira Euskal Herrian zehar, udazkenera begira. Helburua izango da 11 egunez euskaraz gehiago mintzatzea, azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Horretarako bi figura sortuko dira: ahobiziak, euskal hiztunak, eta belarriprestak, euskaraz gutxi jakin arren ulertzeko eta elkarrizketa bat ele bitan eramateko gai dena.

Laura murriztu dituzte pistak lekualdatzeko aukerak

Az, 01/10/2018 - 18:14

Plaiaundiko kirol instalazioak lekualdatzeko proposamenen ikerketa aurkeztu du Irungo Udalak, bozeramaileen batzordean. Zortzi ziren hautagaitzak, eta laura murriztu dute zerrendan.

Kamera musika eskainiko dute igandeetan Amaian

Ar, 01/09/2018 - 13:30

Bost igandetan ganbera musika kontzertuak emango dituzte Amaia Kultur Zentroan. Irungo Udaleko Kultura arloak eta berriki hiriko Urrezko Domina jaso duen Ricardo Requejok antolatu dute egitaraua.

Liderraren aurka galdu du Mariñok

Ar, 01/09/2018 - 13:22

Porrot argia jasan du Mariñok Emakumeen Euskal Ligako lehiara bueltan. Gaur egun multzoko liderra den Arratiak hiru gol egin zizkion larunbatean Landetxan. Euri jasa ikaragarria jaso zuen zelaiak, eta ur putzuek asko oztopatu zuten jokoa. Bizkaitarrak hobeto moldatu ziren, baina golak, geldikako jokaldietan lortu zituzten.

Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk Irunen

Al, 01/08/2018 - 18:11

Gipuzkoako DYAak sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra. Herritar guztiei zabaldua egongo bada ere, plazak mugatuak izango dira.

Real Unionek ezin izan du Peña Sport gainditu

Al, 01/08/2018 - 15:36

REAL UNION 0-0 PEÑA SPORT

REAL UNION: Otaño, Urkizu (Hernáez, 4'), Esnaola, Aimar (Rodellar, 56'), Ekhi, Gayoso, Alonso, Martins, Capelete (Orbegozo, 64'), Galán, Estrada.

PEÑA SPORT: De Prados, De Frutos, Endika, Xiker, Jon Ceberio, Hector, Valdo, Sarriegi (Joni, 66'), Diego, Uriz (Socorro, 73'), Javier Alonso (Xabi Calvo, 82').

Orriak