HERRI EPAIKETAK HASTEN DIRA EUSKAL HERRIAN!!!

Uztailean aurreratu bezala, Ez dugu onartzen estatu espainiarrak euskal internazionalistak eta euskal eragile internazionalistak epaitzea. Horregatik, gaur goizean, Herriak Libre dinamika osatzen dugun auziperatu, militante internazionalista, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaile eta herri mugimenduko kideok, Irunean agerraldia burutu dugu, Euskal Herrian zein nazioartean burutuko diren 30 herri epaiketak aditzera eman eta datorren urriaren 12an Iruñean burutuko dugun herri sententziaren berri emateko.

Urriaren 19an bost euskal militante internazionalista, Walter, David, Aritz, Unai eta Gabi, akusatuen aulkian eseraraziko ditu espainiar estatuak. Horrekin aski ez eta mahai gainean Askapena, Askapeña eta Elkar Truke elkarteen ilegaliazio eskaerak mahai gainean jarri ditu. Guztiak ere, gure herrian elkartasun internazionalista lantzeagatik epaituak.

Amaierarik ez duen kate luze hau behingoz eteteko asmoz, gidoiak irauli eta epailea epaitzeko lizentzia harturik gatoz. Urte luzetako ukazio eta zapalketen ostean, gu geu izango gara, herria izango da espainiar estatu inperialista epaituko duena.

Espainiar estatu inperialista epaitzera goaz Euskal Herriaren aurka urte luzeetan egindakoagatik, naziorik gabeko gartzela den estatu hau mantentzeagatik, Saharar herriaren ukazio eta zapalketan duen erantzunkizunarengatik, OTANeko kide izateagatik, Abya Yalan edo latinoamerikan egindakoagatik eta egiten ari denagatik.

Zentzu honetan, Euskal Herrian hauetxek dira momentuz herri epaiketak antolatu dituzten herri eta hiriak.

  • Irailaren 6ean Mendillorrin

  • Irailaren 12an, Zizur eta Antsoainen

  • Irailaren 19an Urretxu, Txantrea, Donibane eta Elorrion

  • Irailaren 20ean Laudion

  • Irailaren 26ean Iruñeako alde zaharrean, Tutera, Gares, Lizarra, Lesaka, Donostia, Arrasate, Agurain, Arabako mendialdean

  • Urriaren 2an Bilbon

  • Urriaren 3an Ordizia, Irun, Zarautz, Barakaldo, Algorta, Galdakao, Gasteiz, Sakana eta Atarrabian

  • Urriaren 10ean Nabaskoitze eta Tafalla

Hala ere animatu nahi zaituztegu zuen herrietan ere dinamika honetan parte hartzera eta zuek ere herri epaiketak burutzera! Horretarako bitarteko ezberdinak ditugu guztion eskura lotura honetan eta bestela herriaklibre@gmail.com helbidera idatzi besterik ez duzue.

Euskal Herrian bezala beste hainbat herri solidariok ere Espainiar Estatua aurkako herri epaiketak egiteko
konpromisoa hartu dute:

Eta datorren urriaren 12an, inperialismo espainiarraren egunean, hispanitatearen egunean, lehenago arrazaren eguna deiturikoan, Euskal Herrian zein nazioartean egindako epaiketa guzti hauek oihu bakarrean batuko ditugu, herri sententzian. Irmotasun eta duintasun betean urriaren 12an Iruñean batuko gara, zapi laranjak jantzi eta oinetakoak eskutan. Honela, eguerdiko 12etan Antoniutitik hasita Herri Libreen Martxa burutuko dugu, herri bezala, internazionalista bezala, gainerako herri zapalduekin batera, behingoz, inperialismo espainiarraren aurrean herriak libre izan gaitezen.

Eta jarraian, hemen bertan, Nabarrerian izango dugu hitzordua musika eta sorpresaz beterik, dantzatzen duen herri bat ez baita inoiz hilko!

Etiquetas: