[Argipena] Kantauri ponentzia

EDUKIAREN INGURUKO IRAKURKETA POLITIKOA

Kantauri ponentzian azaltzen den edukiari dagokionez, ez dugu bat egiten idazkian klase borrokak Euskal Herrian, Euskal Nazio Askapen Mugimenduan eta Ezker Abertzalean duen kokapenaz. Euskal Herria klase borrokarako marko autonomo den neurrian eta euskal burgesiak zein espainiar oligarkiek honekiko duten harremanen ondorio gisa, bat egiten dugu askapen nazionala eta askapen soziala bat egitearen tesiarekin.


Izan ere, espainiar oligarkien eta Euskal autonomietan operatzen duten burgesia reginalistek euskal langileriarekiko, proletalgoarkiko eta herri xumearekiko antagonismoen konfigurazioak Euskal Herri Langilea oinarri duen herri prozesu eratzaile bat martxan jartzeko hautura garamatza.


Burgesia regionalistek Espainiar konfigurazio sozioekonomiko zein politikoa erabiltzen duten eta beroni sustengua luzatzen dioten bitartean; klase antagonismoak areagotzeko eta langile klasearen mesedetan zein Euskal Herri Langilearen mesedetan jardungo duten estatu egituratzea zein boterearen bereganatzea prozesu independentista bati ertsiki lotuak egon behar dira.


Azken aldi honetan hainbat eremuetatik sarritan Ezker Abertzaleari leporatu zaio burges txiki, likidazionista edota taktizista izatea. Gure aburuz, baieztapen hau gezurra izateaz gain, interesatua ere bada. Ernai gazte antolakundeak argi du askapen borrokak zer herri sektoreen mesedetan garatu behar den, zeinek garatu behar duen borroka horretan protagonismoa.Ernaik Ezker Abertzalearen baitan planteatzen duen estrategia, herriprozesu independentista baten baitan gazte eremutik Euskal Herri Langilearen autoeraketa eta boteretze prozesua eta gehiengo independentisten artikulazioan islatzen da. Historikoki egin bezala ez dugu ukatzen prozesu konstitugile bat garatzerako orduan gehiengo independentista anitza izango dela. Edonola ere, desanexio prozesuaherri prozesu baten bultzadaren ondorio izan beharko den bezala, ezkerretik eraiki beharko dira independentziaren aldeko borondateak.


Hala bada, ez dago proiektu antiologarikikorik herri langilea oinarri duenburujabetza prozesu eratzaile bat aurrera eramatea baino. Gure ustetan, historikoki ezker abertzaleak ebatzi duen bezala, klase borroka eta langileriaren boteretzea nazio burujabetza aferarekin lotzearen aldekoa egiten dugu; ulertzen baitugu kontrakoak Espainiar marko autonomikoa onartzea dela eta klase borroka nazio zapalkuntzatik bereiztera dakarrela, historikoki hipotesi hori defenditu izan dutenen artean gertatu bezala.


INURRITEGI PROZESUAN PONENTZIA BAT IDAZTEKO IRIZPIDEAK:

Kongresu prozesuan parte hartuko duen edonork aurkez dezake ponentzia bat, banaka zein kolektiboki. Edonola ere, nork aurkeztu duen publikoa izango da, idazleekin harremanetan jarri ahal izateko zein ponentzia defendatzeko. Ponentzia Kongresurako bereziki sortutako e-mailera bidali beharko da, eta e-mail horren bidez jarriko gara harremanetan idatzi duenarekin/dutenekin. Epea (abenduaren 31) baino lehen jasota ere, aurkeztutako ponentziak, ofiziala zein gainerakoak, urtarrilaren 23an egingo dira publiko, hau da, denak aldi berean, Kongresurako sortuko den web orrian (edo Ernairen web orrian sortutako atalean). Ponentziaren bat epez kanpo eta beste bide batzuetatik publiko eginez gero, ez da balizkoa izango.


  • Kongresuan eztabaidatu beharreko atal guztiei erantzun beharko die. Atalen bati bakarrik erantzungo balio, beste ponentziaren edukia kontraesan beharrean osatuko balu, ideia batzuk gehitu edo aldatu bakarrik egingo balitu... ez litzateke ponentzia bat izango, ekarpen bat baizik.
  • Aurkeztutako ponentziak eztabaidarako planteatutako atalei erantzun beharko die. Gazte Estrategiaren zehaztapenari buruzko atala eta horren araberako antolakuntzari buruzko atala jaso beharko ditu.
  • Proposatutako Gazte Estrategiaren zehaztapenak Abian prozesuan zehaztutako norabideari jarraitu behar dio (estrategia, oinarri ideologikoak, funtzionamendua...)
  • Atal bietan, lau urteko prozesu feminista aintzat hartu, eta eman beharreko hurrengo urratsak proposatu beharko dira. Bereziki, antolakuntza eta funtzionamenduan, nesken parte hartzea sustatu eta ahalduntzea bultzatzeko mekanismoak proposatuz.
  • Ponentzia jasotzerakoan, egilearekin/egileekin harremanetan jarriko gara, ponentzia eta prozedura baloratzeko. Irizpideak errespetatuz gero ponentzia ezberdinak egun berean egingo dira publiko web orrialdean.


Aurkeztutako idazkiak ez ditu zehaztutako gutxieneko bi atalak, gazte estrategia eta antolakuntzarena. Jarrera malgu batez, antolakunde baten osaera zehazteak duen zailatsunak konstziente, zehaztapen maila ez oso altuko antolakuntza eredu proposamen bat zehaztu beharko litzateke (idazkian zehaztu bezala berfundazio batetaz arituko bagina ere). Beraz, idazkiak ez du balio ponentzia gisa, atal bakar bati egiten baitio erreferentzia.


Prozesu feministari kritikak egitea eta norabidea berregokitzea zilegia den arren, ez ditu inondik inora aintzat hartzen emakumeen ahalduntzerako mekanismorik proposatzea.


Edonola ere, Kantauri idazkiak ez du aintzat hartzen Ezker Abertzaleak garatutako Abian eztabaida prozesua.Idazki honetan planteatzen diren marko teoriokoaren berregokitzapenak gazte antolakundea gainditzen duten eztabaida esparru bati eragiten diote. Hala ulertzen dugu, Ezker Abertzalearen oinarri ideologiko historikoekin talka egiten duen marko teoriko berezitua mahaigaineratzen delako.


Egungo agertokianEzker Abertzaleak estrategia interklasista bat garatzen duelaren afirmazioarekin batera, ustezko estrategia interklasistarekin apurtzera datorrela nabarmentzen du. Aitzitik, erabat zilegia dagehiengo independentistak eta estatu baten eraikuntza inflexio puntu gisa kokatzen duen estrategia batean proiektu politikoaren eta klase borrokaren garapenerako zer tarte uzten den edo zer oreka eraikitzen diren mahaigaineratzea. Hortaz, interpretazio eta afirmazio horren atzean gazte antolakundea Ezker Abertzalearen estrategiaren kontra erabiltzea planteatzen da.


Modu berean, idazkiak barnebiltzen dituen ideia ezberdinak Prozesu Independentista Eraldatzaileren ardatz bati ekarpena egiten ahal dioten bezala, Abian eztabaida prozesuan zehaztutako marko orokorrari erreferentzia egitea ezinbestekoa da, Ezker Abertzale osoak nork bere paperarekin baina norabide berdinean egin dezagun. Hala bada, uler dadin Ezker Abertzaleak garatu behar dugun estrategian, mugimendu politiko gisa, gure jardunak zer paper betetzen duen.


Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren formulazioa errotik ezeztatzea eta Euskal Herria klase borrokarako marko autonomo gisa soilik aintzat hartzeak ere Ezker Abertzalearen tesi historikoarekin kontrajarria da. Bigarren gako honi erantzunez, ulertzen baitugu Euskal Herria klase konfigurazio propio bat duela nazio bat den bezainbeste; eta horrenbestez, Askapen borrokak hartzen duen forma klase borrokaren eta borroka nazionalaren uztarketan hartzen du forma eta garapena.


Aurreko puntuen ildo beretik, gazte antolakundeak Ezker Abertzalearekiko gutxieneko binkulazio organiko bat – edozein dela ere – garatu behar duela ezin da ukatu.


Finean, ulertzen dugu idazki honek, bere osotasunean, Ezker Abertzalearen baitan – organikoki, erabaki kolektiboei atxikiz zein estrategikoki – jardutea baino; honekiko harremanik ez duen antolakunde baten eztabaidarako forma duela.


Metodologiari eta eztabaida formatuari idazkian luzatutako kritikak aldez aurretik luzatzeko eta aintzat hartzeko bideak eskaini direla uste dugu. Modu berean, Ernairen garapenaren inguruko irudi desitxuratu bat islatzen dela uste dugu. Ernaik aurreko kongresuan diseinatutako estrategiari men egin ez dionik, Sortu edo EHBilduren ordezkari instituzional elektoralista bat izan denik, edota autonomia galdu izana leporatzeko ezin izan da gazte antolakundearen bizitza gertutik bizi izan.


Prozeduran zehaztu bezala, egileekin batzartzeko ahaleginak eta bi egin ditugu, ponentziak irizpideekiko azaltzen zuen egokitasuna bi aldeen artean doitzeko eta norberaren planteamendu politikoak lehengo eskutik ezagutzeko, gaizki ulertuak ekidite aldera. Prozeduran zehaztutako irizpide hau betetzea ezinezkoa izan zaigu, Kantauriko egileek batzartzeari uko egin ostean.


Email bidezko harremana mantendu ostean, bi izan dira azaldutako arrazoi nagusiak uko egiteko prozedura honi. Batetik, egon zitezkeen beste ponentziak ez luzatu izana. Gure ustetan, zilegia bezain beharrezkoa da eztabaida prozesuan lehiatuko diren ponentzia ezberdinen egileek besteak aldez aurretik ezagutzea. Militantziarekiko errespetuagatik eta prozedurarekiko leialtasunagatik aurkeztutako beste ponentziak ezezagun batzuei igorri baino lehen, ponentzia egileekin bilkura bat egitea ezinbestekoa zen. Bestetik, Kantauri ponentziaren egileen anonimotasuna mantentzea izan da erabilitako bigarren argumentua; eztabaida eduki politikoetan zentratu baino pertsonalismoetan eroriko zelakoan. Gure aburuz, planteamendu honek surrumurruak ekidin baino aregotzen ditu. Gainera, planteamendu politiko bat bere osotasunean ulertzeko honen jatorria ezagutzea ezinbestekoa da, ideiak ez baitira abstrakzioan eta garapen material historiko batetik isolatuta garatzen.


Zentzu horretatik, Kantauriko egileek idazkiarekiko egiten duten kokapenatik eta azaldutako jarreratik tiraka, idazkiaren intentzionalitatea bera zalantzagarria dela deritzogu. Eztabaida prozesurako eztabaidarako arduraz egindako edozein ekarpen eraikitzailea aberasgarria bezain beharrezkoa den bezala, eztabaida prozesua trikimailuen bidez zapuztea zein jarrera sasi-entristen bidez baldintzatzea ez da bidezkoa, ezta Ernaiko militantziarekiko zintzoa ere.


Horrenbestez, Kantauri ponentziak ez ditu Inurritegia prozesuan aukeratua izan dadin bozkatua izateko irizpideak betetzen.

Euskal Herrian, 2017ko Urtarrilan

Ernai

KANTAURI PONENTZIA: https://es.scribd.com/document/337294579/Kantauri-ponentzia#from_embed

ZIRTAKA PONENTZIA: https://es.scribd.com/document/337296284/Zirtaka-ponentzia

Etiquetas: