Pertsona guztien Oinarrizko Errenta

Non: 
Kabigorri Ateneoan, Peña Kalea, Irun
Data: 
Osteguna, Martxoa 7, 2013 - 19:00 -tik Ostirala, Martxoa 8, 2013 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
Irungo Errepublikarrak

Kartela

 Modu berriak bilatzeko garaiak dira. Aldaketa garaiak dira. Gauzak beste modu batera egitearen alde apustu egitekoak. Probatzeko garaiak eta, horrekin batera, jakina, huts egitekoak; baina, betiere aldatzeko helburu argiarekin.

Tresna horietako bat Oinarrizko Errenta da; agian egokiagoa litzateke Oinarrizko Errentak deitzea, Oinarrizko Errentaren eredu bat baino gehiagorekin aurki gaitezke eta. Gure proposamena zera da, Pertsona guztien Oinarrizko Errenta esaten zaiona ezagutzera ematea eta hari buruz hitz egitea.

Pertsona guztien Oinarrizko Errentak, beste eredu eta proposamen batzuek bezala, oinarrizko hiru baldintzak dauzka: bakoiztasuna (pertsona bakoitzari ematen zaio, ez familiari); unibertsaltasuna (pertsona orori ematen zaio, salbuespenik gabe); baldintzarik gabea izatea (ez egotea enpleguari edo diru-sarrera mailari lotua). Baina Pertsona guztien Oinarrizko Errenta harago doa eta beste desberdintasun batzuen artean ekitatea planteatzen du eta fondo sozial bat sortzea. Beste desberdintasun bat zera da, proposamen hau mobilizazioaren bitartez lortzea aldarrikatzen duela, eta pertsonen eta gizarte mugimenduen partaidetzaren bitartez.

Pertsona guztien Oinarrizko Errentak aldaketa tresna izan nahi du, inoiz ez helburua berez. Pertsona guztien Oinarrizko Errentari buruzko elkarrizketak eztabaida interesgarriak eragin ditu: adibidez, bere finantziazioari buruz eta, horren barruan, banaketa-justiziaren, hau da, errenta gehien duenak estali beharreko premia gehien duenari transferitzeko printzipioaren tresna den aldetik Pertsona guztien Oinarrizko Errentari buruz, eta zerga eta aurrenkontu politikari buruz ere bai, jakina. Eztabaidak ez dira ekonomia alorrekoak soilik; egun gizartearentzat oso interesgarriak diren beste gai batzuk ere eztabaidatzen dira; esate baterako, eredu sozial eta ekonomikoa, ekoizpen-eredua, berdintasuna, lan merkatua, eta abar…

Gogoratu nahi dugu Extremaduran Legegintzako Herri-Ekimen bat aurkeztu dutela Oinarrizko Errentaren alde eta izapidetzeko onartu dutela. Hilabeteetan zehar milaka pertsona mugitu dira Extremadura osoan Oinarrizko Errenta ezartzeko eskatuz, Legegintzako Herri-Ekimen hori babesteko kalean gauzatu diren hainbat manifestaziotan. Duintasunaren Kanpamentua izeneko akanpada ari dira egiten Méridan Extremadurako Enpleguaren Zerbitzu Publikoaren aurrean, Legegintzako Herri-Ekimen honek planteatzen duen Oinarrizko Errenta –eta ez Extremadurako Gobernuak proposatutakoa – aplika dadin lortzeko.  

Etiquetak: