Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko mendi martxa Irunen amaitzen da larunbatean

Non: 
Irun: Santiago zubia, SanJuan eta Mosku
Data: 
Larunbata, Abuztua 10, 2013 - 13:00 -tik Igandea, Abuztua 11, 2013 - 17:55 -ra
Antolatzen du : 
Esait

argazkiaDatorren larunbatean, abuztuak 10, ESAITek urtero uda sasoian antolatzen duen Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko mendi martxa Irunera iristen da. Aurtengo edizioa 13. dugu eta Lanestosan (Bizkaian) hasi eta Irunen amaitzen da.

Hainbat herri, bailara igaro ondoren eta bertako herritarren babesa eta auspoa jaso ondoren, Irunera iritsiko dira abuztuaren 10ean. Irunen ere, harrera beroa egin nahi diote Mendi Martxari eta jai giroan eman nahi diote amaiera aurtengo edizioari.

 Egitaraua:

  • 13:00etan Mendi Martxari HARRERA egingo zaio Santiagoko zubi zaharrean.
     
  • Ondoren kalejiran abiatuko dirara denak San Juan plazaraino.
     
  • 14:00etan ESAITek antolatutako Mendi Martxaren amaiera EKITALDIA izango da.
     
  • 14:45etan Mosku plazan herri bazkaria egingo da.

Bertan martxistak zein nahi duten Irundarrek parte har dezakete (Txartelak 15€tan salgai daude Sunbilla tabernan, Kabigorri ateneoan, Irungo Alkartetxean, Hazia elkartean, Mari tabernan eta Haizea Batzokian).


Etiquetak: