Proiekzioa: Josu Guerrak Spirit of Anuk belaontzian egindako zeharkaldia. Karibetik Azor uharteetara

Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun
Data: 
Ostirala, Urtarrila 25, 2013 - 19:30
Antolatzen du : 
Kabigorri Ateneoa

logo KabigorriItsaslari bokazioa odolean darama Josu Guerrak. Pasaiakoa da. Arrantzalea eta “Spirit of Anuk” belaontziko patroia da. Harekin Balear uharteetan zehar nabigatzen du eta Atlantiar ozeanoa gurutzatu du bi aldiz joan-etorrian. Nerea Azkarate Bermeokoa da eta ozeanoz gaindiko zeharkaldia egiten zuen lehen aldia zen. Josuk Hondarribian askatu zituen amarrak Kanariar uharteetara abiatzeko. Han Nere ontziratu zen eta astebetean Cabo Verdera iritsi ziren. Bertan giza laguntza utzi zuten. Atlantiar ozeanoan zehar astebetez kulunkan ibili ondoren, Antilletara iritsi ziren. Bi hilabetez elkarrekin disfrutatu zuten.  Nire hegazkinez itzuli zen eta Josuk bakarka nabigatu zuen Azor uharteetaraino.

Josu Guerrak 2010eko abenduaren 2an askatu zituen amarrak. Helburua Kanariar uharteetara iristea zen, han Atlantiar itsasoa zeharkatuko zuen Nere Azkarate kidearekin. Bidean, Cabo Verdeko uharteetan misio bat egin behar zuten: Cabo Verdeko umezurztegi baterako Bermeon jasotako eskola materiala, jostailuak eta arropa ontzitik ateratzea. Uhartedi horretan zeuden lehen aldia zen eta Santo Antao uharteko jendearen abegi onez disfrutatu zuten. Nahiko basatia zen itsasarte batean bota zuten aingura.

17 eginetan Atlantiar ozeanoa zeharkatu zuten. Haize asko eduki zuten, baita euria eta itsaso zakarra ere. Ontzia kulunkan zebilen etengabe. Nerek ez zuen espero hain desatsegina izatea zeharkaldia. Martinikan zeudela bizikletan ibili ziren uhartean zehar. Irlarik irla ibili ziren bi hilabetez Tobago Keys Granadina uhartetako parke naturaleraino. Hori izan zen gehien gustatu zitzaien tokia.

Nerek itzultzeko hegazkina hartu zuen eta Josuk Karibean lau hilabete eman ondoren, San Martinetik bakarka nabigatu zuen Azor irleetaraino. Irratiaren bidezko komunikazioa izan zuen beste belaontzi italiarrekin. Uhartedi portugaldar horretatik Formenterarako norabidean orientatu zuen branka, eta hara iritsi zen ekainaren 21ean.

Etiquetak: