Ezagutu LINUX! Informatika ikastaroa Anakako auzo elkartean

Non: 
Anaka-Puiana-ko Auzo Elkartea (Munnogaina, 46 – Irun)
Data: 
Larunbata, Ekaina 21, 2014 - 09:00 -tik Igandea, Ekaina 22, 2014 - 12:55 -ra
Antolatzen du : 
Anaka-Puiana-ko Auzo Elkartea

logoEzagutu LINUX! (Microsoft Windows-en alternatiba on bat)

DESKRIBAPENA:

Ikastaro honetan GNU/Linux sistema eragileak ezagutuko ditugu eta horietako bat (Linux Mint 13 – Mate) ordenagailu batean instalatu, konfiguratu eta erabili egingo dugu.

Partaideetako 4k (aurretik izena emanda) aukera izango dute, bere ordenagailua ekarri eta bertako argibideak jarraituz, sistema hau instalatzeko.

Gainera, “Galduiozu beldurra ordenagailuari” atalean, ordenagailu bat, desmontatuta dagoela, berriz montatu eta martxan jarriko dugu.

EZAUGARRIAK:

BEHAR DEN MAILA: Erabiltzaile arrunta

HIZKUNTZA: Gaztelania

HIZLARIA: Juan Carlos Senar (www.linuxirun.com)

SARRERA LIBREA

Informazio gehiago: http://www.linuxirun.com/curso

Etiquetak: