Energiari eta elikadura iraunkorrari buruzko hitzaldia Irunen

Non: 
(Ospital zaharreko hitzaldi Aretoan, Urdanibia plaza 6 Irun
Data: 
Osteguna, Abendua 4, 2014 - 19:00 -tik Ostirala, Abendua 5, 2014 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
Bidazi

bidaziLogotipoaBidasoaldean hedatua den “Bidazi” elkarteak, bere filosofiaren barnean kontsumo konziente eta arduratsua azpimarratzen du. Elkarte honek ikuspuntu zabal batean lan egiten du, bertze kontsumo eta produkzioak bultzatzen (energía berriztagarriak, inguruko ekoizpena,  banka etika,  hondakinen gestioa, kontsumo justua, software librea…).

Guzti hau dela eta, “Bidazi”k antolaturik, energia kooperatibak zer diren azaltzeko, abenduaren 4ean arratsaldeko 7:00tan hitzaldi bat emanen da Irunen (Ospital zaharreko hitzaldi Aretoan,  Urdanibia plaza 6). Informazio hau “Goiener” kooperatibak eskeiniko du.

ENERGIA KOOPERATIBEI BURUZKO INFORMAZIOA:

Energia kooperatibek ekonomia iraunkorra garatzeko proiektu berriztagarrietan zuzenean inbertitutzen dute, soberania energetika lortzeko asmoakin, eta horrekin konpainia energetiko handiengandik independenteagoak izateko.

Energia, batik bat elektrikoa, egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da (ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa). Energia kooperatiben xedea hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz.

Gure inguru honetan “GOIENER” kooperatiba dugu, 2012 urtetik honat, zerbitzu hau eskeintzen diguna. Mozkin asmorik gabeko kooperatiba izanik, elektrizitate berdea merkaturatuz lorturiko etekinak kooperatibara itzuliko dira berriz, eta bazkideek erabakiko dute batzarretan zertara bideratu diru horiek.

Era berean, bazkideek sorkuntza berriztagarriko egitasmoetan inbertitu ahal izango dute, kooperatibak berak kontsumituko lukeelarik ekoizpen hori.     Azken helburua kooperatibak sorturiko energia kopurua, bazkideek kontsumitzen duten kopuru bera izatea da, hori guztia energia berriztagarrien bitartez eta ahalik eta kontsumo arrazional eta eraginkorrena eginez.

logoKooperatibak tokiko ekonomia bultzatzen duten eragiletzat dauzka Goienerek.

Gisa honetako kooperatibetara bazkidetzeak hau suposatzen du:

  • Konstumitzen dugun energia %100a  berriztagarria dela ziurtatzea.
  • Energia berriztagarrien proiektutean zuzen inbertitzea, ekonomia jasangarri bat garatzeko asmoz.
  • Jabekidea izatea. Jabekide bakoitzak boto eskubide bera du itzulgarria den 100 €ko ekarpena egiteagatik.
  • konpainia energetiko handiengandik independenteagoak izateko
  • Hiritarren parte hartzearen aldeko eta berriztagarrien aldeko mugimendu sozialasortzeko.


Informazio gehiago: http://www.goiener.com / goienerirun@gmail.com

BIDAZIRI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO:

Berez, “Bidazi”k  hamar urte ditu, bainan 2013ko udaberrian fase berritzaile batean sartu zen, eta urte hortako azaroan egin zen asanblada orokorrean,  produktu ekologikoak saltzen diren azoka bat irekitzea erabaki zen (azoka hau 2014ko apirilan ireki zen). Momentu honetan elkarteak 100 bazkide ditu, eta bazkide berriak egiteko fasean murgilduta dago.  Hauek dire bazkide egiteko balditzak:

  • 50 €ko sarrera kuota
  • Hortik aurrera, bazkide kuota 3 €/hilabeteko da.
  • Urtean 3 ordu auzolan elkartean


“Bidazi”ko egoitza (eta azoka) Alkaiagako industriagunean kokatuta dago, Irun eta Bera tartean (Behobiatik zortzi minututara).

Informazio gehiago:  www.bidazi.org  /   info@bidazi.org

Etiquetak: