Maiatzak 30 txalaparta afaria Xaian

Non: 
Pausuko Xaian
Data: 
Ostirala, Maiatza 30, 2014 - 20:00 -tik 23:45 -ra
Antolatzen du : 
Irungo txalapartariak

Urtero bezala, Hendaiako Lanetik Eginan  ikasten  dugun txalapartariok, amaierako afaria antolatu dugu.

Gure helburuetako bat, afaldu ostean, bertan saioak egiteak da. Ikasle zein  inguruko txalapartarien saioekin. Giro goxo goxoan.

Ez dugu txalapartari berezien bisitarik espero; ezta ere Madonnarekin Jam bat egitea. Baina batek daki.

Ziburuko Jan Claude eta Txomin, Landetxako Iñaki eta Andoni eta Irungo Txalapartariak bezala  hain ezagunak diren Xabi eta Koldo Sorzabalbere, izango ditugu bertan, azken hauek ere ikaslez inguratuta. Haurrek ere izango dute beraien tartea, zenbait haur ikasle ere hurbiltzen baitira.

Guzti honekin batera, beste helburu bikoitza badugu ere: Txalapartaz gozatzeaz gain,  Integrazio Batzordea Lagundu nahi dugulako. Afarian ordaindutakorengatik  Integrazio Batzordea ere lagunduko dugulako.

Ostirala maiatzak 30ean, urteroko zita duzu: Xaiako Txalaparta afaria.

Gaueko 20:00ean apero eta eta helduen  saioekin hasiko gara. Eta afaldu ostean Txalaparta, txalaparta eta txalaparta, Guztia 20euroen truke!

Bertaratuko zarelakoan...

JASO GURE AGURRA ETA KONBITEA!!!

Ordurarte, izan ongi.

Etiquetak: