“Bidazi” elkartea ezagutzera ematen ari da Txingudi aldean

Non: 
Amute Hondarribia
Data: 
Larunbata, Ekaina 14, 2014 - 12:00 -tik Igandea, Ekaina 15, 2014 - 11:55 -ra
Antolatzen du : 
Bidazi

fotoFICOBAn egin berri den “Bioterra” azokan Bidazi Elkarteak hitzaldi bat eman zuen, ekainaren 6ean. “Bertze kontsumo eta produkzio mota bat posible da. Orain eta hemen” zuen titulua hitzaldiak, eta aldi berean elkarteari buruzko xehetasunak ere eman ziren. Gainera entzuleek funtzionamenduari buruz egindako galderei ere erantzuna eman zen.

Hurrengo aurkezpena heldu den larunbatean izanen da, ekainak 14, Hondarribin Amuteko auzo elkartean, eguerdiko 12:00etan. Eta Irungo “Kabigorri” elkartean ere bertze aurkezpen bat antolatzear dago.

Duela urte bat Bidasoaldean sortu den proiektu berritzaile bat dugu “Bidazi”. Alde batetik, bazkideei produktu ekologikoak eskeintzin dituen azoka bat jarri du martxan, eta bertze aldetik, plano pertsonal eta kolektibo mailan informazioa eta formazioa ematea du helburu, beti ere kontsumo transformatzaile eta kontziente baten filosofian (hurbileko produktuak, bertako haziak, elikagai osasuntsuak, kontsumo justua, energia berriztagarriak, software librea, banka etika, ekologia...)

Momentu honetan 80 bazkide ditu, eta bazkide berriak egiteko fasean murgilduta dago elkartea. Hauek dire bazkide egiteko balditzak:

  • 50 €ko sarrera kuota
  • Hortik aurrera, bazkide kuota 3 €/hilabeteko da.
  • Urtean 3 ordu auzolan elkartean

“Bidazi”ko egoitza (eta azoka) Alkaiagako industriagunean kokatuta dago, Irun eta Bera tartean (Behobiatik zortzi minututara).

Informazio gehiago:
www.bidazi.org
info@bidazi.org

Etiquetak: