“IRUN HIRIA” X. binakako puzzle lehiaketaren

Non: 
Erromes Enparan
Data: 
Larunbata, Ekaina 28, 2014 - 16:30 -tik 19:30 -ra
Antolatzen du : 
Santiagoko Deabruak

logoSantiagoko Deabruak elkarteak Irunen “puzzle zaletasuna” bultzatzeko asmoarekin deitzen du Irun Hiria Puzzle Lehiaketaren X. edizio hau.

Lehiaketan izena emateko interesa duten guztiei jakinarazten diegu edozein momentutan eman dezakete izena posta elektroniko bat bidaliz santiagoko.deabruak@gmail.com helbidera edo 648 028 590 telefonora deituz.

Plaza libreak geratuz gero, zerrendak lehiaketaren egunean bertan irekiko dira 15:45ean, jarduera egingo den tokian.

Hiru kategoria izango dira:

  1. 8-11 urte bitartekoak --> 200 piezako puzzlea
  2. 12-16 urte bitartekoak --> 300 piezako puzzlea
  3. 17 urtetik aurrerakoak --> 500 piezako puzzlea

Lehiaketa Erromes plazan egingo da, ekainaren 28ean, larunbata, 16:30etik 19:30era. (Euria eginez gero, Uranzu pilotalekuaren atxekoaldean egingo da).

Kategoria bakoitzeko gehienez ere 20 bikote aritu ahalko denez, parte hartu nahiko lukeen jendea izena albait azkarren ematera animatuko genuke.

a) eta b) kategorietan izena emateko, 5 euro ordaindu behar dira bikoteko; eta c) kategorian, 10 euro bikoteko.

Trofeoa eta opari-sorta izanen da kategoria bakoitzean irabazten duten lehen hiru bikotekideentzako.

Etiquetak: