Abuztuaren 2an Palestinaren alde mobilizatu

Non: 
San Juan Plaza
Data: 
Larunbata, Abuztua 2, 2014 - 12:00 -tik Igandea, Abuztua 3, 2014 - 11:55 -ra
Antolatzen du : 
Palestinari elkartasuna adierazi nahi dioten Irungo herritarrak

Irungo herritar orori bertaratzeko gonbidapena luzatzen diogu, eguerdiko 12.00etan San Juan enparantzan “kuffiya” bezala ezaguna den zapi palestinarra gainean eramanez, hau palestinar herriaren askatasunaren ikurra baita.

fotoPalestinari elkartasuna adierazi nahi dioten Irungo herritarrak.- Israelek palestinar herriaren aurka abian jarri duen  “babes ertza” operazioak dagoeneko 1100 hildako eta 6000tik gorako zauritu sortu ditu, hauetako gehienak Gazan bizi den populazioa zibila delarik. Ospitaleak zein parkeak israeldarren misilen jopuntu dira.

Telebistatik jasotzen dugun basakeri honen aurrean txunditurik gaude. Egunero egunero ikara sortzen dizkiguten irudiak ikusten ditugu, hala nola, haur laurdenduak. Erabat harriturik ikusten dugu Israelek zigorgabetasun osoz aritzen dela palestinar populazioaren aurka, Europa eta Estatu Batuen onespenarekin. Ez da egon mundu mailako instituziorik Israel gelditzeko borondatea agertu duenik.

Harridura berdinarekin jarraitu dugu komunikabide ezberdinek sarraski honen inguruan ematen duten informazioa. Komunikabideek parez pare jarri digute ejertzito baten bonbardaketak eta alde palestinarretik jaurtitzen diren suziriak. 66 urteko okupazioaren ondoren non milioika palestinar kanporatuak izan diren, Palestinak bere lurralde historikoa %12ra mugatua ikusi duenean ez zaigu zilegi iruditzen distantzia berdinarekin hitz egitea. Ez da zilegia.

Ifotorungo udaletxearen bozeramaile batzordeak ahobatez onartu berri du testu bat Gazak pairatzen duen erasoa salatuz, bonbardaketen etena eskatuz eta gatazkari irtenbide elkarrizketatua ematea eskatuz. Era berean, testuak Palestinak estatua edukitzeko eskubidea duela aldarrikatzen du. Testua positiboki baloratzen dugu eta haien buruzagiei igortzera animatzen ditugu, izan ere, haiek komunikabideetan dihardutenean  ez baitira termino berdinetan aritzen. Beste pausu bat ematea eskatzen diegu, Palestinako hainbat eragile sozialek nazioarteari eskatzen diguten konpromisoa bere egin dezatela eta boikot, desinbertsio eta zigor (BDS)  kanpainaren bitartez estatu sionistari aurre egin diezaietela. Era berdinean, palestinar herriak bultzada behar duela uste dugu, horretarako beraiekin harreman kultural, ekonomiko, akademiko zein instituzionalean sakontzea beharrezkoa deritzogu.

BDS kanpainak Hegoafrikako apartheid-aren aurrean egindako lana du erreferentziatzat eta Palestinarekin elkartasuna adierazteko modu eraginkorrena dela iruditzen zaigu. Harresia desegin eta arabiar lurraldeen okupazioa zein kolonizazioa eten arte, Israelen bizi diren palestinar arabiarren oinarrizko eskubideak onartu arte eta 194 ebazpenari jarraiki, palestinar errefuxiatuen itzultze eskubidea onartu arte, BDS kanpaina Israel geldi dezakeen tresna da.  Hori izan behar du gure hondar aletxoa.

Gazako sarraskia gelditzeko eta Israel estatuari boikota egitea eskatzeko aldarriekin kalera aterako gara abuztuaren 2an larunbatarekin eguerdiko 12.00etan San Juan enparantzan. Irungo herritar orori bertaratzeko gonbidapena luzatzen diogu, “kuffiya” bezala ezaguna den zapi palestinarra gainean eramanez, hau palestinar herriaren askatasunaren ikurra baita.

Prentsaurrekoaren audioa:




Etiquetak: