Huerto Sonoro blogaren lehen urteurren festa

Non: 
Irungo Lakaxita Gaztetxea
Data: 
Larunbata, Azaroa 28, 2015 - 19:30

Datorren larunbatean, azaroak 28, Irungo Lakaxita Gaztetxean Huerto Sonoro blogaren lehen urteurren festa ospatuko dugu. Lanean burubelarri ibili garen azken urte honetan gure irakurleek euren maitasun eta gorrotoa adierazteko utzi dizkiguten komentarioen erantzun bezala festa hau antolatzea erabaki dugu.
 
Ekitaldia arratsaldeko 19:30tan hasiko da "KAMPSA 20 años de sueños y escombros" dokumentalaren emanaldiarekin. Horren ostean, plater nagusi izango diren Ganora, Korkut eta Kasernarat taldeen kontzertuez gozatu ahal izango dugu. Amaitzeko izen handiko Dj bat izango da gurean, festarako bereziki prestatutako saio bereziarekin.
 
Horretaz gain, parte hartzaileek afari osasuntsua eta inguruko taldeen materialaz (dendetan topatzen ez diren altxor horiek) osatutako azokatxoa izango dute eskura. Sarreraren prezioa euro bat eta bost euro artekoa izango da (hau da, ordain ezazu nahi duzuna 1-5 euroko tartean), aldiz, dokumentalaren emanaldia debalde izango da.

Informazio gehiago topatu dezakezu hemen: https://huertosonoro.wordpress.com/

Etiquetak: