Txalaparta Afaria, Integrazio Batzordeari laguntzeko zita

Non: 
Pausuko Xaia
Data: 
Ostirala, Maiatza 26, 2017 - 21:00 -tik Larunbata, Maiatza 27, 2017 - 20:55 -ra

Kaixo, aurten ere Pausuko Xaian egingo dugun, TXALAPARTA-Afariaren berri eman nahi dizuegu. Urtero bezala, Hendaiako LANETIK EGINA Elkartean Txalaparta jotzen irakasten duten Txalapartariek (Irungo Txalapartariak deiturikoek) urte amaierako Txalaparta-Afaria antolatu dute.

Hauen helburua, giro goxoan, afaldu ostean, txalapartaz gozatzea da, eta inguruko txalapartari zein  ikasle zahar eta berrien saioekin gozatzea.
 
Bisitari berezirik izango ote dugun dugu urteroko galdera; baina Iparraldetik Jan Claudek, eta hegotik, Landetxako Iñakik eta Andonik, Jon Galdosek eta beste hainbatek, urteko  zitari eutsiko diotelakoan gaude. Eta sortzen den giroa ikusita, aurtengoa ere nahiko berezia izango da, segur!

Era berean, txalapartari munduan hain ezagunak ditugun Lorea, Xabi eta Koldo Sorzabalberetarren saioak ere izango ditugu bertan, hainbat ikasleek prestatutako saioekin batera.

Horregatik,dei hau zabaltzen laguntzea eskatzen dizuegu, ekimen goxo honetaz nahi duenak goza dezan, helburu bikoitza baitugu: Txalaparta  astintzeaz gain, Integrazio Batzordea laguntzea, afariaren salneurriaren zati bat (5€) Integrazio Batzordea laguntzeko bideratua izango baita.

Hitzordua; Ostirala 26, Xaian
Gaueko 21:00etan
Aurretik nahi duenarentzat, udaberri erritmoz beteriko "apero"a! Eta afaldu ondoren: Txalaparta, txalaparta eta txalaparta!!

Ez gal oholen mintzoaz gozatzeko aukera! Zeu ere ausartuko zara, akaso?

Izena eman Xaiara deituta,  05 47750702 telefonora edo Mattin edo Loreari abisatuz:
 - Mattin 0034- 608 578 157
 - Lorea 0034- 652 741 222

Plazer baduzue,  Xaiako Txalaparta afarian  elkar ikusiko dugu. Jaso gure gonbidapena eta agurra.

Etiquetak: