Doku-foruma: ORDEZKAPEN BIDEZKO ERNALKETA

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Azaroa 16, 2017 - 19:30

Oraingo honetan eztabaida ORDEZKAPEN BIDEZKO ERNALKETA izango dugu eztabaidagai. Gaiaren inguruan dauden iritzi eta ikuspegi ezberdinak elkarren artean komunean jartzea dugu helburu.

Eztabaidari abiapuntua emateko "VIENTRES DE ALQUILER: ¿DILEMA MORAL?" dokumentala proiektatuko dugu; bideoak Indiako amen errealitatea erakusten du.

Bikote askorentzat, emakume baten umetokia alokatzea beren ametsa betetzeko bidea da, eta, beraien iritziz, euren seme-alabak izango direnen ama erditzaileen familiak laguntzeko modua ere bada.

Beste batzuentzat, aldiz, Ordezko Ernalketa gure jendartearen arrazakeriaren, klasismoaren, patriarkatuaren eta merkantilismoaren azken adierazpena da. Beraz, batzuentzat esplotazioa edo moralik gabeko negozioa dena; beste batzuentzat, ordea, azken itxaropena da.

Eztabaida mahai gainean dago; proiekzioaren ostean gaia gertutik jarraitzen duten lagunen parte hartzea ere izango dugu. Gaia arras interesgarria da eta ziur gaude elkarren arteko gogoetarako bidea eskainiko duela.

Beti bezala, zuen parte hartzearen eta iritziaren zain gaude.

Etiquetak: