Ostegunean ikasturteko azken Kabigorriko bertso gaua

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Ekaina 7, 2018 - 19:30

2017/18 ikasturtea ere amaierara gerturatzen ari den honetan, kurtsoko azken Kabigorriko betso gauaren berri ematera gatozkizue.

Ekaineko bertso gaua datorren osteguanen izango da, ekainaren 7an, iluntzeko 19:30ean hasita. Kabigorriko bertso ikasturteari amaiera emango dion saio honetan, Haritz Casabal pasai antxoarra, Nahikari Gabilondo zarauztarra, Odei Lopez legorretarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra ariko dira kantuan, Urko Casado astigartarrak ondutako gaiekin. Bat-bateko saioari hasiera ema aurretik, ordea, Beñat Elosegi irundarraren bertso-jarriak entzuteko aukera izango dugu.

Anima zaitezte saioaz gozatzera, eta oroitu Kabigorrik aukera paregabea eskaintzen digula saioa eta gero mokadu bat egitera geratzeko ere.

Plazer baduzue, bertan ikusiko dugu elkar,

Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Etiquetak: