Erakusketa: "Burdinazko Martxa" ("Marcha del Hierro")

Non: 
Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan (Kolon pasalekua, 13)
Data: 
Astelehena, Iraila 10, 2018 - 18:00 -tik Igandea, Iraila 16, 2018 - 13:30 -ra

"Marcha del Hierro" egin zen garaian (1992), Laminaciones de Lesaka zen Irun-Hondarribia eskualdean lengile gehien kontratatzen zituen enpresa pribatua. Garai hartako datuen arabera 500 inguru. Horregatik zen hain garrantzitsua gure eskualdeak Lesakarekin zuen harremana.

2017. urtean, Martxaren 25. urterurrenarekin bat eginez hainbat ekitaldia egin genituen Lesakan, fabrika kokaktuta dagoen herrian.

Oraingoan, Irungo Udalarekin elkarlanean, eta fabrikako langilen asmoa betez, pasa den urtean Lesakan egin genuen erakusketa dakarkizuegu, eskualdeko jendeak bertan gertatu zena jakin dezan. Hau izan da gure fabrikan, langileen eskubideen alde eta lan baldintzak duinaren alde egindako ekintzarik garrantsitsuenetarikoa.

Erakusketa honen helburua "marcha del hierro" egitearen arrazoiak argitzea da. Horrekin batera, giza ikuspegitik izan zituen ondorioak, pasatu ginen herri eta hirietan erakutsi ziguten elkartasunaren berri ematea, eta bertako jendearekin bizitutako istorio eta pasadizoak bergogoratzea.

Ez da, beraz, gure helburua "marcha del hierrok izan zituen ondorioei buruz aritzea, izan ere, hainbertze urteren ondotik erabat subjektiboa izan daiteke. Garai eta borroka bakoitzak du bere testuingurua, baina argi duguna da, bai garai hartan zein orain harremanak aldatzeko eta etorkizun hobea lortzeko borroka beharrezkoa dela.” Martxak “jarraitu egin behar du.

Espero dugu erakusketa zuen gustukoa izango dela.

Data: Irailaren 10etik 16ra

Lekua: Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan (Kolon pasalekua, 13)

Ordutegia:
    Astelehenetik larunbatera: 18:00-21:00
    Igandea: 11:30-13:30

Doako sarrera

"BURDINAZKO MARTXA"
1973. urteko Azaroan 12an hasi zen eta luzaroan iraun zuen grebaren ondoren, Bizkaiko Labe Garaiak Lesakako  aminategiak erosi zituzten.
 
Jabe be rriak lantegia indartu zuen Zalain eta Legas an inbertsio berriak eginez, lantegian zeuden instalazio nagusiak berritu eta haundituz Banaketa Sarearen eguneratzearekin batera. Horrela garai hartako Lantegi aintzindaria bilakatu zen Lesakako Laminategiak.
 
80. urteen hasieran eta komunitateko herrialdeen aldean atzerapen nabarmenarekin Estatuko Siderurgia Integralak bere berregituraketari ekin zion enpresa bere instalazioen modernitate teknologikorako beharretara egokitu ahal izateko.
 
90. urte amaieran bukatu zen prozesu horrek, ordea ez zituen espero ziren emaitzak eskaini. Bizkaiko Labe Garaien (BLG) galera ekonomikoak hedatzen hasi ziren eta Estatuko  Siderurgia  Integralari tratamendu berria emateko beharra ikusi zen. Egoera berri horren aurrean ez zen ez zaila iragartzea BLG birmoldatze prozesu berri batean  artuko zela epe laburrean.
 
91. urtearen erdialdean   SI (Korporazio   Siderurgiko Integrala)  sortu zen ENSIDESAk eta BLGk osatua eta 92. urtearen hasieran Lehiakortasun Plana ezagutzera eman zen.
 
Garcia Hermosok, CSiko presidenteak, Plan bat prestatu zuen eta bertan hauxe jaso zen: Sestaoko 3 Labe Garaiak faseka ixtea (euskal burualdea erabat ixtea) ENSIDESAren 4 Labe Garai ixtea, 10.000 lanpostu zuzen desagertzea eta altzairu fabrika txiki bat sortzea 900.000 T altzairuko edukiarekin eta 500 langilerekin. 1998. urtera arte  iraun zuen plan horrek.
 
Euskal burualdea desagertzean euskal Siderurgiak sortzen zituen beste 20.000 zeharkako edo eragindako lanpostu ere desagertuko ziren horrek berekin eramango zuen arazo sozial handiarekin.
 
Sindikatuek eta langileek ikusi zuten plan hark komunitateko herrialde indartsuenen interesen esku uzten zuela Siderurgia lntegrala eta ondorioz enplegua  eta  industria  guneak  suntsituko  zirela  Euskadin bereziki.
 
Plan hari atxiki zitzaizkion edo onartu egin zuten Gobernu Zentralak eta Euskadiko eta Nafarroako Gobernu Autonomikoek, eta aldiz  guztiz aurka agertu ziren sind ikatuak (UGT CC.00. USO ELA eta LAB).
 
CSI eta    sindikatuak Madrilen 7 hilabetez ' negoziazioetan ' aritu ondoren ez zen inolako akordiorik lortu Korporazioak ez baitzuen apur bat ere aldatu bere Plana eta  ez zituen aintzat hartu    sindikatuek  aurkeztu zituzten aukerak. Lan Planaz (erretiroak  baja sustatuak eta abar) bakarrik mintzatu nahi zuen CSIk eta hura besterik  ez zuen negoziatu nahi.
 
Hori guztia ikusirik  eta sektore osoan hainbat lan etenaldi eta greba egin ondoren  Sindikatuek erabaki zuten martxa bat egitea oinez Madrilera, iritzi publikoa  sentsibilizatu nahian  eta jendeak bere jarrera erakuts  zezan  euskal eta as turiar herriei eragingo zitzaizkien ondorioei buruz Plana aldarazi ahal izateko. Halaxe hasi zen "Burdinazko Martxa" hiru ilararekin. Urriaren 9an abiatu ziren Oviedotik Bilbotik eta Lesakatik hilaren 26an iritsi ziren Madrilera eta manifestaldi handi bat egin zuten han.
 
Antolakuntza baino inprobisazio handiagoarekin egin zituzten bideko etapa desberdinak anekdota ugarirekin. Igaro ziren komunitateetako eta herrietako jendeak elkartasun handia erakutsi zieten, txalo ta malko artean haiek ere beren arazo partikularra ikusi baitzuten martxalarietan islatua.
 
Madrilera iritsi ziren eguna, hilaren 26an, izugarria izan zen elkartasun eta kontzientziazio maila ikaragarria erakutsi zuen gizarteak eta Euskaditik, Nafarroatik eta Asturiastik joandako jende samaldak egin zien harrera. Haiek nahiz  madrildarrek egin zieten harrera hark garbi utzi zuen okerra zela Gobernuaren politika eta aldatu egin behar zutela zuten jarrera.
 
La llegada a Madrid el dia 26 es inenarrable, la solidaridad y el grado de conciencia alcanzado en la sociedad se transforma en un recibimiento masivo, con gente llegada desde Euskadi y Asturias, que sumado al recibimiento de los madrileños vino a confirmar la política errónea del Gobierno y la necesidad de que modifique la postura que mantiene.

Etiquetak: