Erakusketa "Argazki-kazetaritza: garai bateko kontakizunak"

Non: 
Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoa
Data: 
Asteartea, Apirila 10, 2018 - 19:30 -tik Igandea, Apirila 22, 2018 - 20:30 -ra

XX. mendeko 30ko hamarkadan, goieneko unera iritsi zen argazki-kazetaritza. Erreportaje argazkiak gerra zibilera arte ez zuela lortu definitzen duen elementua idatzi den arren, kontua da urte batzuk lehenago eta, bereziki, Bigarren Errepublika aldarrikatu ondoren, informazio grafikoa ezinbestekoa zen jadanik kazetaritzarentzat.

Testuinguru horretan, argazkia adierazpenetako bat izan zen kultur adierazpenen multzoan. Horrekin guztiarekin gehiago indartu zen erreportari grafikoen rola, eta, horren ondorioz, argazkilari handiak agertu ziren.

Erreportari haiek Errepublikak ematen duen askatasunaren eta modernitatearen izpirituaren eragina izan zuten, historiaren gertaera garrantzitsuenak hasiera-hasieratik jasoz eta argazkilaritza sozialaren oinarriak ezartzen dituen dokumentu garapen handi bat sortuz.

Argazkigintzak lehen ezinezko gertatzen ziren pertsonaiak eta eszenategiak erakusten hasten da, jende ororentzako prentsak jasotzen zituen gertakari nagusien berri emanez. Baina, bestalde, egia da erreportari guztiak ez zirela zentratu une handi horiek edo erretratu ofizialak jasotzen, baizik eta hurbilagoa eta benetakoagoa zen Espainiaren uneak jaso zituzten, eta eszena horiek ahanzturan bukatuko zuten, Espainia osoan banatuta zebiltzan argazkilari herrikoien lanagatik izan ez balitz.

Beren argazkiek itxuraz erraz erakusten digute nola argazkiak, erreportajeak, benetan bizirik manten dezakeen une bat, garai bat, jendea edo sar gaitezkeen lekuak, gu ere parte-hartzaile sentiaraziz, edo, hunkituz, besterik ez bada ere.

Erakusketaren inaugurazioa
2018ko apirilaren 10ean 19:30etan Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoan

Apirilaren 10etik 22ra

Ordutegia:
 - LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
 - LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN
    · Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
    · Arratsaldeetan: 18:30etatik 20:30etara

Etiquetak: