Kontzentrazioa: euroagindurik ez!! Iratxe etxera!!

Non: 
San Juan plaza
Data: 
Asteartea, Urtarrila 16, 2018 - 19:30

Datorren asteazkenean, hilak 17, aztertuko dira Pariseko Epaitegian Iratxe Sorzabal-en kontra Madril-go Entzutegi Nazionaletik bidalitako hiru euroaginduak.

Gogoratu Irungo preso politiko honen kasuan Pariseko epaileak onartua duela Iratxe Sorzabalek 2.003an atxilotua izan zenean salatutako torturengatik Istanbulgo Protokoloaren aplikapena.

Hau dela eta, Irungo ezker abertzaleko KALERA! dinamikatik kontzentrazio bat antolatu da aurreko egunerako: asteartean 19:30etan San Juan plazan, euroagindu horiek gauzatu ez daitezen eskatzeko.

Etiquetak: