Igandean denok Lakaxitara!

Non: 
Lakaxita
Data: 
Igandea, Abendua 16, 2018 - 11:00 -tik Astelehena, Abendua 17, 2018 - 10:55 -ra

Dakizuenez, Amankomunak sareak Otsailaren 23an eta 24an burutuko du bere hurrengo topaketa. Migrazioaren gaia izanen da topaketaren ardatza oraingo honetan.

Uztailaz geroztik nabarmenki handitu da gure herrialdera iiristen ari den migranteen kopurua. Honekin batera, iritsi berriei harrera emateko  elkartasun sareen kopurua ere izugarri handitu da. Esan dezakegu elkartasun ariketa ederra bezain herrikoia zabaltzen ari da Euskal Herrian.

Hau dela eta ekimen ezberdinen arteko ezagutza funtsezkoa dela uste dugu. Halaber inportantea iruditzen zaigu migrazioaren aferari irakurketa politikoagoa ematea: gurera iristen diiren gehienek gerratetik edota muturreko txirotasunatik egiten baitute ihes.

Baina, nortzuk bultzatzen dituzte gerrak Afrikan? Nork bidaltzen dizkie armak? Nola egon daitezkeen pobrezia larrian baliabideen munduko kontinente aberatsenean bizi diren horiek? Ze inplikazioa daukate Europako estatuek egoera horretan?

Hau dena eztabaidatzea, eta sare ezberdinen arteko ezagutza eta etorkizunerako estratejia amankomunaz mintzatzen hastea da topaketa hauen helburu nagusia. Izan ere, laister etorriko dira politika kapitalistak eta arrazistak ezartzen dituzten G7 kideak Euskal Herrira.

Hau dena prestatzeko bilera burutuko dugu Abenduaren 16an igandearekin Irungo Lakaxitan, goizeko 11etan.  HATOR!!!!

(Lakaxita Anaka Kalean dago, tanatorioaren parean)

ELKARTASUNAREN KORAPILOEKIN HESIAK GAINDITUKO DITUGU.

Etiquetak: