Bidasoako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen lehen jardunaldien sintesia eta ostiralean hurrengo jardunaldia

Non: 
Palmera-Montero gunea
Data: 
Ostirala, Maiatza 18, 2018 - 19:00 -tik Larunbata, Maiatza 19, 2018 - 18:55 -ra

Asteburu honetan, Bidasoako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen lehen jardunaldien, lehen saioa burutu genuen. Irakaspen aunitz atera genituen gure eskualdean klabe hauetan lanean gabiltzan enpresen arteko inter-kooperazioz, eremua indartzeko bidea aurrera pausoak emateko.

Jarraian, ateratako ondorioen sintesia egin duzu:

Dokumentu honen xedea larunbat honetan burututako Bidasoako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen lehen jardunaldien itzulpen, eta informazioa helaraztea da.

Jardunaldiak
Jardunaldietan Batura eta Olatukoop-en artean, kurtso honetan egindako prozesua azaldu genuen.

Prozesu honek bi xede nagusi ditu:
  -Gure eskualdean ESE-ren baitan jasotzen diren printzipioen baitan (barne demokrazia, erantzunkidetasun soziala eta erantzunkidetasun ekologikoa) existitzen diren enpresa/proiektu ekonomikoen identifikazioa egitea. Zentzu honetan esan:
    -40 enpresa inguru identifikatu dira

    -Horietako 25-ekin sakoneko elkarrizketa eta ebaluazio txostenak egin dira

    -Ekainetik aurrera hauek Batura ESE-mapa interaktiboak txertatzeko asmoa dago


  -Bigarren helburua, eskualdean ekonomia egiteko modu honekin era batera edo bestera bat egiten dugun enpresen artean, harremanak indartzea da. Honela gure arteko sare indartsu bat osatuz, elkarlan espazioak irekin, inter-kooperazioa, eta enpresa bakoitza indartzea ESE eremua eraikiz. Honi begira antolatuak izan dira jardunaldiak eta esan:

  -Lehen jardunaldi hauen balorazio gazi-gozoa egiten dugu. Irakaspen eta aurrera begirako idei-estrategia oso interesgarriak atera dira, eta uste dugu badela potentziala enpresa sarea osatu eta honela elkar-indartzeko. Bestetik, parte hartzea nahiko eskasa izan zen (ziurrenik egun/orduarekin guk ez genuen asmatu), eta beraz, oraindik ibilbide hau hasteko bide lagun gutxi gara. Zentzu honetan garrantzia handia hartzen du ostiraleko (hilak 18, 19.00 Palmera Monteron) inter-kooperazio tailerrak

Hau horrela izanda ere, Kataluniako Pam a Pam-eko kideek erakutsi zuten, bide honek duen potentziala, eta Olatukoop-eko kideek azaldu bide hau euskal herrian ere hasia dela, eta bere fruituak ari dela ematen. Interesa izango bazenute hemen estekak:

    -https://pamapam.org/ca/

    -https://olatukoop.net/


Beste lurralde batzuetan fruitua eman duenak zergatik (egokitzapenekin) ez du emango gure eskualdean? Baiezkoan konbentzituak gaude prozesua abiatu dugunok, eta bide horretan jarraitzera goaz

Ondorioak
Jardunaldien ondorioei begira, ikusten zen, esan bezala potentziala badagoela.

Dagoenaren inguruan

-Enpresa kopuru eta bolumen ekonomiko esanguratsuaz ari gara
-ESE sektore bat ez denez, eremua baizik, jarduera oso anitz eta osagarriak dituzten jarduerak dira
-Printzipio etiko oso errotuak dituzten jarduerak dira gehienak, eta saretze eskasa dutenak eskualde mailan, baina bai bokazioa

Aurrera begirako, edo sortu genezakeenaren inguruan

Kataluniatik ESE-eremuko enpresen arteko saretze eta elkarlanean urteak dira lanean dabiltzala, eta honek argi erakutsi du: Eremu bezala lan eginez, inter-kooperatuz enpresa bakoitza indartzeko harreman eta laguntza sare oso potenteak sortu daitezkeela.

Praktikoki zertan ematen da hau? Hauek dira jardunaldian agerturiko adibide batzuk:


-Inter-kooperazio moduak:

-Horizontala: Sareko kideak bezero-hornitzaile bezala lehenetsiz, elkarren arteko erosketak truke ekonomiko sare dentsoa osatu. Hemen ere sartuko lirateke hornitzaile batzuei erosketak kolektiboki egitea kostuak jaisteko
-Bertikala: Balio kate berdineko enpresak garenon artean, elkarlanak bultzatu azken bezero multzoa handitu eta lan prozesua hobetzeko (adibide bat: Baratza kooperatibo-Kontsumo talde eta jatetxe baten arteko elkarlanaz distribuzio sarea hobetu, kostuak gutxitu eta azken bezerora hobe iritsi)
-Osagarria: Eremu ezberdinetan lan egiten dugun enpresen arteko elkarlan proiektuak muntatu

-Adibide konkretuak

Intelijentzia kolaboratibo taldea Bidasoan ESE sareko enpresak elikatu eta indartzeko -Diru laguntzak zentralizatu eta sareko kideei helarazteko

-Formakuntza egitasmoak muntatu eta eskaintzeko

-Elkarlanean egin ditzakegun proiektuak aztertu eta identifikatzeko -informazio eta baliabide sare bat osatu

Komunikazio kanpaina komunak egin

-Enpresa bakoitzak bere komunikazio ildoa izan arren, ESE-eremu bezala komunka egin ditzakegu, egiten dugun ekonomia modua bisibilizatu eta bezero kontziente eremua handitzeko (denontzat onuragarria). Zentzu honetan: ESE katalogoa, ekimen publiko bateratuak (azoka soziala adibidez), bideoak, tokiko hedabideetan presentzia bateratua, etab.

Eskalabilitatea handitzeko aukera

Askotan enpresa bakandurik zaila da tamaina bateko proiektuak osatzea, baina sarean egin daitezkeen kontuak dira, honela ere finantzazio kanala berrietarako eskala hartuz (GFA, EAE edo europako diru funtsak). Asko daude lurralde mailan europan zehar dauden proiektuak (trantsizio agroekologikorako, kultura sustatzeko, tokiko ekonomia indartzeko, sorkuntza egitasmoak, etab.). Baina hauetako asko aurrera eraman ahal izateko, enpresa sare bat osatu behar da, konplexutasuna handitu egiten bai da. Zentzu honetan, hemen ESE sarea osatzeak gauza hauetarako bidea irekiko liguke

Tokiko instituzioei begirako posizionamentu komuna

Errealitate bat da, egun, Bidasoa Aktiba (garapen agentzia) ez duela lehentasun bezala, ESE sustatzea, eta honela, gureak bezalako enpresa (txiki ertain), eta guk lurraldeari egiten diogun balio ekarpenarekiko begirunea txikia dela, eta honela laguntza ere txikia. Sare bezala osatuz, hemen ere beste modu batera posizionatzeko aukera izango genukeela ziurra da

Aurrera begira
Besterik gabe, idei asko eta aukerak ere bai, hurrengo ostiraleko (hilak 18, 19.00tan Palmera-Montero gunean) jardunalditara gonbitea luzatzea baino ez zaigu geratzen. Edozer gauzatarako badakizue

i.eizagirre@hiritik-at.eus

Etiquetak: