Mendi-ibilaldia Zaldunbordara, Hondarribia, mega Merkataritza-Gunearen aurka

Non: 
Irteera: IRUNGO Bentak. Renfeko geralekua.
Data: 
Igandea, Apirila 8, 2018 - 09:30
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko Lagunak

Mapa martxa Zaldunborda.jpgIraupena: 2 ordu eta 30 minutu. Ibilbide erraza jende guztiarentzat.

Bidasoaldeko Lagunak.- Gaintxurizketa ondoan dagoen nekazal eremu hau larre eta zuhaizti mosaiko tipikoa da eta Jaizkibel mendiaren hegoaldeko hegalean dago (Kontserbazio Bereziko Eremua da Natura 2000 Sarean). Gune honetan zaborren erraustegi bat egin nahi izan zuten garai batean, eta gaur egun espekulazio-proiektu baten xede erakargarri da, non 100 establezimendutik gora, 1.000 aparkaleku eta gasolindegi bat izango dituen mega merkataritza-gune bat egin nahi duten (badirudi hidrokarburoak biltegiratzeko eta banatzeko proiektu bat duela).

Ez zen erraustegirik egin, baina kontrolik gabeko hondakindegia izan da. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak gunea deskontaminatzeko eta ixteko plan bat eskatu zion jabea den Txinzer enpresa publikoari. Lurra ez da lehengoratu, eta salerosketa azpijoko nahaspilatsuen bidez, sustatzaile pribatu baten eskutan bukatu du, zeinak lurra birkalifikatu eta 40.000 m2 hartu nahi dituen eremuaren paisaia eta biodibertsitatea betiko suntsituz.

Hondarribiko Udaleko oposizio guztia, eta aho batez Irungo udalbatzarra proiektuaren kontra azaldu dira. Hala ere, aurrera doa.

Lanpostuak sortzen dituzten eragile ekonomikoak direla argudiatuz “saldu” nahi dizkigute gune mota hauek, baina hori ez da egia; izan ere, toki horien inguruko azterketa sozio-ekonomiko guztiek frogatzen dute sortzen diren lanpostuen bikoitza baino gehiago suntsitzen direla. Enpresa mota hauek soilik dira bideragarriak baldin eta langileen baldintzak murrizten badira prozesuaren fase bakoitzean eta baliabide naturak mugarik gabe ustiatzen badira.

Hartutako eremua betiko suntsitzeaz gain, ingurumenarekiko eta tokiko ekonomiarekiko eraginak ere larriak dira, eta ondorioz, besteak beste, ibilgailuen trafikoa handituko litzateke (isurpen kutsatzaile gehiago, eraginak osasun eta segurtasun publikoan, etab.), Natura 2000 Sarearen babestuta dauden naturguneen (Jaizkibel, Aiako Harria eta Jaitzubia-Txingudi) arteko lotura ekologikoa oztopatuko litzateke eta salgaiak urrutitik garraiatu beharrak inpaktu handia izango luke.

Onargarria al da gutxi batzuen irabazi-grina nagusitzea gure eskualdetako ingurune naturalaren, ingurumenaren, paisaiaren, ekonomiaren eta merkataritzaren, guztion ondarearen eta interes orokorraren aurrean?

Etiquetak: