Pelikula: Io Sto Con La Sposa

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Otsaila 22, 2018 - 19:30

Bidasoaldeko Ongi Etorri Errefuxiatuak antolatuta, filma jatorrizko hizkuntzan (Italieraz) eta gaztelaniazko azpitutuluekin izango da.

Sinopsia:
IO STO CON LA SPOSA gertutasun handiko dokumentala da "road movie" formatoan egina.

Palestinar poeta batek eta italiar kazetari batek, Milanen, bost inmigrante palestinar eta siriar ezagutzen dituzte. Hauek, Siriako gerratik aldeginez italiara Lanpedusatik iritsi dira.

Laguntzea erabakitzen dute (pertsonen trafikoagatik ez atxilotuak izatea espero dute) ezkontza faltsu bat antolatuaz. Lagunduko die, andregai jantzitako palestinar neska gazte batek eta, dozena lagun italiar eta siriarrak gonbidatu moduan.Lau egunetan Europa erdia gurutzatuko dute eta 3000 km egingo dituzte.

Ezohiko eta emozioz jositako bidai honek ez dizkigu bakarrik helmuga bila dabiltzen pertsonen istorioak, ametsak eta itxaroropenak kontatuko baita ere, XXI. Mendeko Europaren aurpegi ezezaguna irudikatzen du.

Etiquetak: