Oiartzun ibaian ekintza bat egingo dute larunbatean, Oreretan, Euskal Herria aterpe lurra dela aldarrikatzeko

Non: 
Oreretan, Oiartzun ibaian
Data: 
Larunbata, Azaroa 24, 2018 - 17:00 -tik Igandea, Azaroa 25, 2018 - 16:55 -ra

EUSKAL HERRIA, ATERPE LURRA
IAZ, Atlantikaldia jaiaren baitan Errenteria-Oreretan bizi diren jatorri desberdineko herritar eta komunitateen aniztasun kulturalak baduela lekua gurean aldarrikatzeko eta, bide batez, Atlantikoa eta Mediterraneoa bat egiteko asmoz, Oiartzun ibaian BUSTITZEA erabaki genuen.

AURTEN, HERRIEN ASTEAN txertatuz, Euskal Herria, eta bereziki Oarso-Bidasoa, zeharkatzen duten migratzaileen arazoa azpimarratu nahi dugu, Oiartzun ibaian egingo dugun ekintzaren bitartez.

Izan ere, Euskal herria eta, bereziki, gure eskualdea muga eremua denez, merkantzia eta pertsonen igaro bidea da. Begi bistakoa da azken hilabeteotan pertsona gehiago igarotzen ari dela mugarantz; baina, sistematikoki, polizia frantsesak afrikar beltzei kontrol arrazistak ezartzen dizkie, honantz itzul araziz. Horren ondorioz pertsona horiek Irungo aldean geratzen dira blokeaturik, jarraitzeko aukerak topatu arte.

Horrek guztiak, migrazio gaietan dena delako erantzukizuna duten instituzioak, arretatsuagoak eta eraginkorragoak izatera bultzatu beharko lituzke, harrera azpiegiturak egokituz. Baina, zoritxarrez, usu ez da horrela gertatzen, eta pertsona horietako asko, larri eta behar gorrian geratzen dira, inongo babesik gabe.

Horrez gainera, zenbait komunikabidek konpondu baino, larritu egiten du egoera, emigranteen inbasioa eta uholdearen diskurtsoa eraikiz, alarma eta beldurra elikatuz, antsietate soziala sustatuz, migrazio kontrol polizial arrazistak justifika eta aplika daitezen: beroan egindako kanporaketak, erreskateen ukatzea, teknologia militar gero eta sofistikatuagoaren erabilpena barne kanpo mugetan, pertsonak atzeman eta geldiarazteko. Diskurtso eta eraikuntza sozial horrek, emigranteak ilegalak, mehatxua diren kriminalak edo salbatu ezin ditugun biktimak bihur arazten ditu.

Egoera horri aurre egiteko, Uztailean, Donostia eta Irunen Harrera Sarea sortu zen, Frantziara bidean diren migratzaile jarioari erantzuna emateko.

Hori da bidea, behar larriei erantzuten zaion aldi berean, instituzioei zer egin behar duten erakutsiz. institucionales al tiempo que cubre las necesidades más apremiantes.

GOT (Grupo Oarso Taldea), Ongi Etorri Errefuxiatuak, Mikelazulo Kultur Elkartea, SOS-Arrazakeria, Oreretako Mugimendu feminista, Salvamento Marítimo Humanitario, Zaporeak,  Amnistia Internacional, Oxram., Red Ciudadana de Acogida-Harrerako Sare herritarra (Donostia-Irun), Banco Obrero Donostia

Etiquetak: