Otsailak 1ean, ostegunarekin, bertso gaua Kabigorrin

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Otsaila 1, 2018 - 19:30

Datorren ostegunean, otsailak 1, izango da Kabigorriko otsaileko bertso gaua.

Bertan, Manex Agirre aramaioarra, Xabier Sukia oriotarra, Maider Arregi oñatiarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra ariko dira bertsotan, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" oiartzuarraren esanetara. Bertso jarrien ardura Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k berak hartuko du.

Beti bezala, saioari arratsaldeko 19:30ean emango zaio hasiera, eta gogoan izan saioa eta gero afaltzeko edo mokadu bat egiten geratzeko aukera ezin hobea eskaintzen duela Kabigorrik.

Irunabar  (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Etiquetak: