Urtarrilaren 3an urte berriko Kabigorriko lehen bertso gaua

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Urtarrila 3, 2019 - 19:30

Badoa 2018a, baina badator 2019a, badator urte berria, eta Kabigorriko bertso gauek ez dute etenik.

Ohitura onei eusteko eta urtea ganoraz hasteko, Kabigorri eta Irunabarrek bertso-saio bikaina antolatu dugu urtarrileko lehen ostegunerako ere.

Urtarrilaren 3an izango da, beraz, urteko lehen bertso gaua, eta beti bezala, 19:30ean hasiko da saioa. Lehenik Xabier Isasiren bertso jarriak entzuteko aukera edukiko dugu, eta ondoren, bat-bateko saioan bertso kantuan ariko dira Xabier Maia Etxeberria, Beñat Gaztelumendi Arandia, Abel Zabala Elizasu eta Odei Barroso Gomila, laurak ere Uxue Larrukert Sanchezen aginduetara.

Anima zaitezte eta gogoratu Kabigorrik aukera bikaina eskaintzen digula saioaren ondotik afaltzen geratzeko.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan,

Irunabar  (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Etiquetak: