Afrika askatu kolonialismoa suntsituz!

Non: 
San Juan Plaza eta Lakaxita
Data: 
Larunbata, Otsaila 23, 2019 - 10:00 -tik Astelehena, Otsaila 25, 2019 - 17:55 -ra
Antolatzen du : 
Aman komunak!

Amankomunak Irun kartelaAfrikarren ihesaldi masiboa ematen ari da. Ehundaka lagunek bizitza arriskuan jartzen dute egunero Europara sartzen saiatzeko. Horietako asko bidean hiltzen dira.

Guregana iristea lortzen dutenek milaka oztopo eta hesi aurkituko dituzte

Europar gotorlekuan.

Afrika ez da kontinente txiroa: urrea, diamanteaK, bauxita, petrolio eta koltana gordetzen ditu bere sabelean, besteak beste. Orduan, zergatik ari da ematen tamaina hortako exodoa?

Hau guztiaren oinarrian onartezina den egitura koloniala dagoelakoan gaude. Mendebaldeko multinazionalek baliabideak lapurtzen dizkiete Afrikako herritarrei, eta horien truke armak ematen dizkiete.

Hau salatzeko eta horretaz eztabaidatzeko Topaketak antolatu ditu

Amankomunak sareak Irunen. Animatu eta parte hartu!

AFRIKA ASKATU KOLONIALISMOA SUNTSITUZ!

Larunbata Otsailak 23

  • 10.00: Gosaria Irungo San Juan plazan
  • 10.30: Afrikako mapen inguruko erakusketa gidatua. San Juan plazan.
  • 12.00: HARRESIRIK EZ Kalejiraren hasiera Irungo Burrunba elektrotxarangarekin. San Juan plazan.
  • 12.30: "Ekitaldia": Txalaparta, agiriaren irakurketa, eta Burrunba elektrotxarangaren emanaldia. Mugan.
  • 14.00: Eltzekaria Santiago auzoan,
  • 15.00: KHASSIDA abesbatzaren emanaldia. (Barañain, Senegal) "La cultura es lo que nos queda", abesbatzaren aurkezpena, "Africa Unida" kolektiboaren kide baten ahotik.
  • 17.00: Mahai ingurua: "Afrika eta neokolonialismoa". Irungo Lakaxitan.
    • Hizlariak:
      • Marie: Boli Kostako emakume feminista eta giza eskubideen defendatzaile.
      • Rafael Crespo: Centre de estudies africans interculturals, Barna.
  • 21.00: Afaria Lakaxitan.
  • 21.30: Kontzertua.
    • Makuluken (Afro beat Donostia)
    • Fufu (rock Irun)

Igandea Otsailak 24

  • 09.00: Gosaria Lakaxitan
  • 10.00: Amankomuneko Batzarra Lakaxitan
  • 14.00: Bazkaria Lakaxitan

Oharrak: Otorduak antolakuntzak eskainiko ditu.

Ekarri lo sakua eta esterilla.

HARRESIRIK GABEKO MUNDU BATEN ALDE

Etiquetak: