AHT Gelditu!

Gaztelera

Lurra eta elikadura burujabetzaren aldeko martxa: Bergara-Derio Mendi-martxaren lehen kronika

Gaur, hilak 14,  "TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!" goiburu duen  Bergara- Derio martxari hasiera eman zaio Bergarako Angiozar auzunetik. Dakizuenez, La Via Campesina nazioarteko Konferentzia Derion (Bizkaian) burutuko du aste honetatik aurrera. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza, baina horretarako lurra behar da.

AHT gelditzea exijitzeko manifestazioa ekainaren 13an Donostian

Euskal Herriko hainbat mugimenduk, sindikatuk eta erakunde sozialek prentsaurrekoa eman dute gaur, AHT gelditzea exijitzeko ekainak 13 larunbatean Donostian deitu duten manifestazioan partehartzeko jendarte osoari dei egiteko. “AHT GELDITU ORAIN! XAHUKETA GEHIAGO EZ!

AHT Gelditu ikerkuntza bidegabeko erabiltzearen aurrean Madril-Bartzelona funtsak

fotoAHT Gelditu.- Gaur goizean, maiatza 5ak, 9 pertsona atxilotu eta Madril eta Batzelonan 11 miaketa burutu ditu Guardia Zibilak, Madril-Bartzelona abiadura handiko trenaren lanen ustezko irregulartasun esparruko operazioan. Publikoki ezagutzera eman dutenez, 2008 eta 2012 urteen artean burututako eraikuntza lanetan dago zentratua ikerketa. Dirudienez, Corsan-Corviam eraikuntza-enpresa ari dira ikertzen, zeinek “Euskal Y”ko la zatietan lan egiten duen. Tolosa-Hernialde, Zizurkil-Andoain, Amorebieta/Etxano-Lemoa  y Elorrio-Atxondo  dira lau zati horiek (begiratu idazki amaierako oharrak)

Alferrikako Azpiegitura eta Proiektu Handi Inposatuen aurka

Data: 
Igandea, Abendua 8, 2013 - 12:30
Non: 
Durango Azokan
Antolatzen du : 
AHT Gelditu

cartel

Abenduaren 8a Alferrikako Azpiegitura eta Proiektu Handi Inposatuen aurkako eguna dugu eta Durangoko Azokan, elkarretaratzea burutuko da goizeko 12:30ean. Bertan, Euskal Herriko hainbat megaproiekturen aurkako taldeak zein hauen aurka dagoen oro bilduko gara, non, arazo ugari ditugun amankomunean:

Proiektu horiek kokatzen diren lurraldeetan, ingurumen, sozio-ekonomia eta gizartearen ikuspuntutik hondamendia besterik ez dakarte: natura inguruneen eta nekazal lurren suntsidura, ingurunearen kalte eta narriadura dakartzaten lerroak, herritarrengan eragin kaltegarriak sortuko dituztenak.

Alemaniako Stuttgart hiritik idazten dizuegu Proiektu Handi Inutil eta Imposatuen aurkako 3. Foro europearretik

foto

Bertan, jardunaldi desberdinetan hartu dugu parte, Hego Euskal Herriko egoera landuz zein beste hainbat lekuetako azpiegitura handiekin burututakoaren esperientzia jasoz. Landutako puntuetako bat errepresioa izanik, Yolanda Barcinari emaniko AHTren aurkako tartakadak aditzera eman dira. Honen aurrean, hau da, tartalariei 4-9 urteren espetxe zigorra eskatzearen aurrean, elkartasun handia adierazi du jendeak, ekintza zein errepresio esanguratsua dela adieraziz.

RSS - AHT Gelditu!-rako harpidetza egin