Amnesty International

Euskara

AEB: Ez gorrotorik, ez beldurrik

Data: 
Larunbata, Ekaina 17, 2017 - 19:30
Non: 
Urdanibia plaza

Urte honen hasieratik, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente izendatu zutenetik, Amnesty Internationaleko Espainiako Atala lanean aritu da “Abegitsua naiz” izeneko kanpaina globalaren baitan, helburutzat harturik AEBko gobernuari helaraztea gorrotoaren erretorikak eta errefuxiatuen egoerarekiko erantzunak sorrarazitako kezkak.

Amnesty Internationalen “Ba al goaz aurrera? emakume eta neskatxen eskubideak” erakusketa, Irunen

Data: 
Osteguna, Martxoa 16, 2017 - 19:00 -tik Osteguna, Martxoa 23, 2017 - 21:55 -ra
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Amnesty International

Expo mujer.jpgAmnesty International.- Erakusketa Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan ikusi ahal izango da, ostegunetik larubatera arratsaldeko 19:00tatik aurrera, martxoaren 16tik apirilaren 22ra.

Zazpi paneleko erakusketa honetan, mundu osoko emakume eta neskatxek euren giza eskubideei begira jasaten dituzten desberdinkeria-, diskriminazio- eta urraketa-egoerak ikus daitezke, hainbat herrialdetako adibideen eta istorio pertsonalen bidez.

Bizitzaren Aldeko Hiriak, heriotza zigorraren aurkako hiriak

logoIrungo Amnesty Internationaleko taldea.- Hamar urte baino gehiago dira Amnesty International Erakundeak eta Sant’Egidio Elkarteak azaroaren amaieran heriotza zigorraren aurka herritar ekitaldi bat elkarrekin antolatzen dutela, heriotza zigorraren abolizioarekiko babes-seinale gisa hainbat eraikin enblematiko argiztatuz.  Urteroko ekitaldi hau “Bizitzaren aldeko hiriak/Heriotza zigorraren aurkako hiriak” – “Ciudades por la Vida/Ciudades contra la pena de muerte” – “Cities for life/Cities against the death penalty” Sant'Egidio Elkartearen Nazioarteko Egunaren barruan dago kokatua, elkarte horrek horrela ospatzen baitu 1786ko azaroaren 30ean Toscanako Dukerri Handia heriotza zigorra abolitu zuen lehen Estatua izana.

RSS - Amnesty International-rako harpidetza egin