Angula Berria

Gaztelera

Nahitaezko oporrak

AngulaBerriarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, gure argitalpenetan geldialdi txiki bat egin behar izan dugu. Horrela, bi aste daramatzagu albisteen argitalpenak mantentzeko astirik gabe. Beraz, esan nahi dugu "opor txiki" batzuk hartzen ditugula, baina bizitzak beharrezko denbora uzten digun bezain laster eskualdeko berriak argitaratuko ditugula. Laster itzuliko gara!

Catalunya hauteskunde gaua!!! (Ezkergantxoa ta Angulaberria)

argazkiaEzker Gantxoa eta AngulaBerriaren arteko elkarlana, jarraitu Iragorriren kronikak!!

1.-Elkarrizketa, Asko izan dira entzun ditugun duda, ilusio eta grinak, baina gaurkoan ez ditugu guk adieraziko. Gurekin eskolan Teresa Vidal izan dugu, esker independentistako aspaldiko kidea, eta ilusioz beterik, berak egin digu egoeraren analisi txukun bat, eta etorri daitekeenaren aurrerapen bat. Gozatu indarrez eta esperantzaz beterik datozen hitzokin… Visca la terra lliure!

Gosaria: Komunikabideak eta herriaren eraikuntza

Data: 
Igandea, Apirila 21, 2013 - 10:30
Non: 
Mikelazulon, Orereta
Antolatzen du : 
Mikelazulo elkartea, Oarso-Bidasoako Hitza, Herri Bizia eta Zintzilik irratia

KartelaZintzilik Irratia.- Aurten ere ZNN (ZER – NORI -NORK) AGUSTIN SARASOLA JARDUNALDIAK antolatu ditugu Oreretan iaz joan zitzaigun lagun eta irratikidea gogoratzeko. Iaz bezala Herri Komunikazioaren inguruan aritu nahi duten jardunaldi hauen antolaketan Mikelazulo elkartea, Oarso-Bidasoako Hitza, Herri Bizia eta Zintzilik irratia aritu gara. 

Parte hartzaileak: Ateak Ireki (Iruñea), Angula Berria (Irun), eta Oreretako Zintzilik Irratia, Hitza, Herri Bizia eta Mikelazulo Elkartea.

“Elkarteen osasunaren isla izango da Angula Berria”

bidasoamedia.info Interneteko zurrunbiloak proiektu askoren garapena erraztu du. Komunikazioan ere, beste garai baten hasiera bultzatu duela esan daiteke eta dirudienaren kontra, ez gara soilik kumunikazio global eta mundialaz ari. Tokiko informazioa ere eraldatzeko bidean jarri du internetek. Duela bost hilabete, hirian gertatzen denaren inguruko informazioa jasotzeko agerkari berria dute eskura irundarrek. Angula Berria du izena, larogeigarren hamarkadan Irunen izandako irrati librearen omenez. Bertan ibili zen ZialdoKA eta Zabaldu Boletina edo Indymedia Euskal Herria bezalako proiektuetan parte hartu ondoren, abentura honetan sartu da buru belarri.

Audio: "Emakume eta feministak komunikabideetan: Como contamos el combate, como cuentan la lucha feminista"

fotoEmakume eta feministak komunikabideetan: Como contamos el combate, como cuentan la lucha feminista". Parte hartzaileak, Angula Berria, Antxeta Irratia, Irungo Bilgune Feminista.

"Emakume eta feministak komunikabideetan: Como contamos el combate, como cuentan la lucha feminista"

Data: 
Ostirala, Martxoa 22, 2013 - 19:00 -tik Larunbata, Martxoa 23, 2013 - 18:55 -ra
Non: 
Hazia Kultur Elkartean, Penña Kalea, Mosku
Antolatzen du : 
Irungo Bilgune Feminista, Antxeta Irratia, Angula Berria eta Hazia Kultur elkartea

Cartel

RSS - Angula Berria-rako harpidetza egin