askatasuna

Euskara

Aste Internazionalista 2017: PALESTINA

Data: 
Asteartea, Ekaina 13, 2017 - 18:30 -tik Asteazkena, Ekaina 14, 2017 - 19:55 -ra
Non: 
Hazia Kultur Elkartea, Peña Kalea 8 zkia (IRUN)
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

Ekainak 13an arratsaldeko 18:30tatik aurrera PALESTINA-ko herriaren egoera ezagutzeko aukera paregabea izango dugu Irungo Hazia Kultur Elkartean.

Apirilak 17, Nazioarteko preso politikoen eguna: Munduko preso politikoak kalera!

Apirilaren  17a, Preso  politikoen  nazioarteko  eguna  hain  zuzen,  egun esanguratsua da askatasunaren alde borrokan ari garen herri guztiontzat, baina baita  elkartasun  internazionalistaren  baitan  justizia  eta  askatasunaren  alde dihardugunontzat ere.

'Zirtaka' ponentzia aurkeztu du Ernaik

Azken lau urteotan egindako lanaz hausnartu, bidea birpentsatu eta etorkizuneko urratsak zehazteko jarri genuen martxan urrian Inurritegia Kongresu prozesua, gazte estrategia berregokitu eta antolakundea indartzeko asmoz. Herri eta auzoetan prozesuaren aurkezpenak egin ondoren, ponentzia irakurri, bozkatu eta eztabaidatzeko fasea ireki dugu.

EUSKAL HERRIA KURDISTANEKIN BAT! Abenduaren 17an Bilbon MANIFESTAZIO NAZIONALA

Data: 
Larunbata, Abendua 17, 2016 - 12:30
Non: 
Bilbo, plaza Eliptikoa
Antolatzen du : 
Mugimendu Internazionalista, Euskal Herria Kurdistanekin Bat

Herri Kurduak pairatzen duen egoeraren aurrean, errepresioa, gerra, zapalkuntza.... abenduaren 17an manifestazio nazionala egongo da Bilboko plaza Eliptikotik 12:30tan.

Machi Francisca askatu!! (Bideo)

kartelaJarraian duzuen bideoan Moira Millan kazetariak Francisca Linconao Machi-aren alabari eginiko elkarrizketa duzue. Temuko kartzelan ezagutu zuten Francisca Moira-k eta Eduardo Latino kazetariak, ezin izan zuten topaketa grabatu ezta argazkirik atera ere, erregistroan material guztia kendu zietelako sartu aurretik. Egoera tamalgarri honen lekukoak izan ziren, nola Txiletar gobernuak ama lurraren aldeko borrokalari ausart baten kontrako neurriak hartzen dituen, Txiletar gobernuaren herraminta legalak erabiltzeagatik dago preso, herri maputxea defendatzeagatik.

RSS - askatasuna-rako harpidetza egin