Bertso saioa

Euskara

Urtarrilaren 3an urte berriko Kabigorriko lehen bertso gaua

Data: 
Osteguna, Urtarrila 3, 2019 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Badoa 2018a, baina badator 2019a, badator urte berria, eta Kabigorriko bertso gauek ez dute etenik.

Ohitura onei eusteko eta urtea ganoraz hasteko, Kabigorri eta Irunabarrek bertso-saio bikaina antolatu dugu urtarrileko lehen ostegunerako ere.

Ostegunean abenduko Kabigorriko bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Abendua 13, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Abenduaren 13koa izango da 2018ko Kabigorriko azken bertso-gaua, eta boskote mundial batekin emango diogu amaiera urteari: Jon Martin oiartzuarra, Nerea Elustondo legazpiarra, Maider Arregi oñatiarra, Andoni Zelaia hendaiarra eta Iñigo Ugarte irundarrarekin.

Bertso saioa igandean Amaia KZn

Data: 
Igandea, Abendua 2, 2018 - 12:00
Non: 
Irungo Amaia Kultur Zentroa

Euskaraldian aho-belarri murgilduta gauden honetan, datorren iganderako Irunen antolatu duten bertso-saio baten beri ematera gatozkizue.

Bertso-saioa, esan bezala, abenduaren 2an izango da, eguerdiko 12etan hasita, Irungo Amaia Kultur Zentroan. Bertan Amets Arzallus, Andoni Egaña, Manu Goiogana, Ander Lizarralde eta Eli Pagola ariko dira kantuan, Ainhoa Larretxearen esanetara. Sarrera dohainik da.

Ostegun honetan azaroko Kabigorriko bertso gaua

Data: 
Osteguna, Azaroa 8, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Hilaren lehenengoan atseden hartu ondoren, badator azaroko Kabigorriko bertso gaua. Kabigorrik eta Irunabarrek elkarlanean antolatutako guztiak bezala, 19:30ean emago zaio hasiera ikasturteko bigarren bertso gauari ere.

Ostegunean berriz Kabigorriko bertso-gauak

Data: 
Osteguna, Urria 4, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri

2018-2019 ikasturtean ere izango dira Kabigorriko bertso-gauak, Irunabarrek eta Kabigorrik elkarlanean antolatuta, seigarren urtez jarraian. Orain arte bezala, hileko lehen ostegunean izango dira saioak (jai-egunak direla eta, salbuespenak salbuespen), 19:30etan hasita.

Orriak

RSS - Bertso saioa-rako harpidetza egin