Bidasoa bizirik

Euskara

300 enpresarik, ekintzailek eta erakundeetako ordezkarik  parte hartu zuten 2015eko Krea Bidasoan

Bidasoa bizirik.- Krea Bidasoa ekitaldiaren zazpigarren edizioa oso arrakastatsua izan da. Guztira, 300 enpresarik, ekintzailek eta erakundeetako ordezkarik  parte hartu zuten. Gainera, bertaratu ziren haietako askok Bidasoa bizirikek antolatutako jardueretako batean baino gehiagotan parte hartu zuten.

Surfa eta mugaz gaindiko integrazioa

Bidasoa bizirik.- “Mugaz gaindiko integrazio Programa Esperimentala” aurrera eramaten ari da Irungo HLHIko ikasleentzat eta Hendaiako Udaleko gazteentzat.

Mugaz gaindiko programa honetan Hasierako Kualifikazio Profesionaleko Programako eta mugaz bi aldeetako Lanbide Heziketako Prestakuntza  zentroetako gazteak ari dira parte hartzen, hamabost eta hemezortzi urte bitartekoak.

Ekimena, berrikuntza eta sorkuntza bilduko ditu Krea Bidasoa 2015ek maiatzaren 7an

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, KREA Bidasoa topaketa antolatu dute beste behin ere. Ekimenaren helburua da kontaktuak egitea, negozio aukerak identifikatzea, beste esperientziak eta arrakasta kasuak ezagutzea, ezagutzak zabaltzea, nazioartera zabaltzea etab. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa.

“Lehen Aukera” programa, langabezian eta hezkuntza edo formazio jardueretan parte hartzen ez duten gazteentzat

Martxan da berriro “Lehen Aukera” programa, 16 eta 30 urte arteko gazteak kontratatzea helburu duena. Bete beharreko baldintzak ondorengoak dira: langabezian egotea, eta hezkuntza edo formazio jardueretan parte hartzen ez egotea. Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak finantzatutako ekimena da, 2014-2020 Gazteen Enpleguko Programa Operatiboaren baitan.

Merkataritza plangintzarako tailerra

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, enpresa eta ekintzaile berriei zuzendutako merkataritza plangintzarako tailerra jarri dute martxan. Beharren eta helburuen arabera moldatutako estrategia komertziala diseinatzen ikasiko dute parte hartzaileek. Merkataritza bide ezberdinak ezagutuko dituzte, eta bakoitzaren egokitasunaren inguruko analisia egingo dute.

Orriak

RSS - Bidasoa bizirik-rako harpidetza egin