ekonomia

Euskara

Irailan Irunen jaitsi da langabezia, Hondarribian berriz igo da

Jakitera eman dituzten datuen arabera, irailan 44 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 67 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.282 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,3 hain zuzen. Iazko irailako hilabetearekin konparatua 229 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Bigarren hilabetez jarraian igo da langabezia Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, abuztuan 3.918 lagun daude lanik gabe gure eskualdean. Azken hilabetean 61 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 11 Hondarribian. Bidasoa Behea berriz da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena.

Gaur egun, Irunen, 3.349 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,6a hain zuzen. Iazko abuztukoko hilabetearekin konparatua 81 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Uztailan 101 langabe gehiago Bidasoaldean

Jakitera eman dituzten datuen arabera, uztailan 3.846 lagun daude lanik gabe gure eskualdean. Azken hilabetean 83 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 18 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 3.288 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,4 hain zuzen. Iazko uztaileko hilabetearekin konparatua 123 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Bidasoa Behea berriz da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena

Jakitera eman dituzten datuen arabera, ekainean 173 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Hala eta guztiz ere, Bidasoaldea da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa altueba duena.

Irunen 156 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.205 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,1 hain zuzen. Iazko ekaineko hilabetearekin konparatua 242 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Pertsona bakarrak ezabatu zuen bere izena Lanbide zerrendetatik maiatzan Bidasoaldean

Jakitera eman dituzten datuen arabera, gure eskualdean maiatzan pertsona bakarrak ezabatu zuen bere izena Lanbide zerrendetatik.

Irunen 7 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.361 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,6 hain zuzen. Iazko maiatzakoko hilabetearekin konparatua 220 langabe gutxiago daude orain Irunen.

EH Bildu Irungo ekonomiaren inguruan

Presentación de EH Bildu sobre economía IrunKoalizioak plan ekonomikoaren azalpena egingo du asteazken honetan 19:30ean Palmera Monteron antolatu duen bilkura irekian

Irungo EH Bilduk Irungo ekonomiaren inguruko prentsaurrekoa eman du gaur goizean. Jokin Melida alkategaia, eta Silvestre Balerdi zerrendakideak adierazi dutenez, koalizioaren lan talde sozioekonomikoak 8 urte darama lan sakona egiten eta egoera hobetzeko plan bat dauka.

Orriak

RSS - ekonomia-rako harpidetza egin