genero-indarkeria

Euskara

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea, Irunen

Data: 
Asteartea, Uztaila 5, 2016 - 19:30
Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Txingudi Antisexista

erasosexistarikeztxikiTxingudi Anti Sexistatik Irun eta Hondarribiako herritarriei deia luzatu nahi diegu. Asteartea 5 arratsaldeko 19.30tan Zabaltza plazan Irunen eta Ibarran emadako erailketak salatzeko.
 
Indarkeri matxistaren eraso berri bat izan dugu berriz ere, Irunen lau eta Ibarran beste bi emakume beren boluntatearen kontra drogaren menpe zeudela bortxatu dituzte.
 

Manifestazio zaratatsua #25N-agatiko datorren astelehen honetan

foto

Azaroaren 25a berriro heltzear da, Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako eguna, eta tamalez, berriz ere, salaketa eguna izan behar du. TAS osatzen dugun eragileok berriz ere batu eta egun honetan salaketa kolektiboa egin nahi dugu.

Indarkeria matxista, sexista, emakumeonganakoa... milaka izen ditugu egoera berdinaz hitz egiteko. Baina honek badu bere eragina, izenen dantzan galdu egiten gara, eta indarkeriaren beraren izaera eta sakontasunaz ahaztu egiten gara. Indarkeriak baditu milaka aurpegi, latzenez hitz egiten ibili gara egun hauetan. Zenbat erahildako, zenbat salaketa... jipoiez eta mehatxuez hitz egin dugu. Eta bai, bada errealitate bat, errealitate oso gogor bat. Eta honetaz hitz egin behar dugu, salatu behar dugu eta kalera atera behar dugu, orain arte egiten ibili garen moduan.

RSS - genero-indarkeria-rako harpidetza egin