gizarte klausulak

Euskara

Irungo EH Bildu eta klausula sozialak

Euskal herriak bizi izan duen, eta oraindik bizi duen, krisi ekonomikoaren testuinguruan asko izan dira esparru ezberdinetan eman diren atzerapausuak, baina modu nabariagoan eman da gizarte eskubideen arloan. Ezarri diren erreformen eta neurrien ondorioz kalitatezko enplegua erasotua izan da etengabe, patronalen interesak babesteko.

SPI-ek asko sentitzen du Alkate gizarte-klausulen inguruan egin duen gehiegizko antzezpena

cartelSPI.- Asko sentitzen dugu Alkate jaunak gizarte-klausulen inguruan egin duen gehiegizko antzezpena. Gure adierazpenei erantzuteko gezurra esaten dugula eta ekarpenik egiten ez dugula aldarrikatu du, eta aurkeztutako zirriborroaren “ontasunak” defendatzen jarraitu du. Horrek guztiak argi uzten du oso seriotasun gutxirekin jorratzen duela gaia eta adostasunik bilatzen ez duela.

Gure taldeak udaletxeko zirriborroaren “kopia-itxatxi” moduan erabili den instrukzioaren berri emango die komunikabideei eta hiritarrei, bitarteko egokien bitartez. Ondoren, bakoitzak konpara ditzala.

Si se puede Irun-ek Irungo klausula sozialen araudia Gaztela Mantxako araudiaren kopia bat dela salatzen du

Legegintzaldi honetan mahai gainean egon den gai izarretako bat klausula sozialen araudia izan da. Askotan, hemen gauden bi taldeok, Irungo EHBildu eta Si se puede Irun, eskatu izan diogu udal honi klausula sozialen sistematizazioa, kalitatezko enplegua eta ikuspegi sozial batetik kontratazio publikoa sustatzeko.

Urtebete pasa da gizarte klausulen erabilera hedatuko zukeen erregelamendu bat egiteko beharra azpimarratu genuenetik

cartelKontratazio publikoetan gizarte klausulak ezartzeko aldeko jarrera erakutsi bazuen gobernu taldeak,  egia esan klausula horiek kontratu bakan batzuetan baino ez ziren aplikatzen,  eta, gainera, aniztasun urrikoak ziren klausulen formatuari dagokionez.

RSS - gizarte klausulak-rako harpidetza egin