Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik hemen instantzia berri bat bilatzeko
Hondarribiko EH Bildu.- Irailaren 8a ate joka dugun honetan, Hondarribiko EH Bilduk alardeari dagokion irakurketa egin eta bere jarrera azaldu nahi du.
Guk nahiko genukeen baino askoz luzeagoa izaten ari den prozesu baten ondorioz zerbait aldatzen ari da gure herrian.
Hondarribiko EH Bildu.- Gaur betetzen dira 382 urte inperio arrotzek gure herrira ekarritako gerraz libratu ginenetik.
Gaur betetzen dira 381 urte hori ospatzen dugunetik. Gaur betetzen dira 23 urte Hondarribiko herriak alarde publiko bat ez duenetik.
LAB sindikatuak, eta bereziki Oarso-Bidasoa eskualdeak, Jaizkibel konpainiarekin bat egiten dugu aurten ere. Ezaguna da urte luzez emakume langileok izan dugun borroka eta Hondarribian ere hala da. Alarde publiko, parekide eta bakarra lortzeko erronkak berean dirau.
EH Bildu Hondarribia.- Abuztuaren 26an, astelehenarekin, Hondarribiko alkateak hedabideei jakinarazi zien irailaren 8ko alardeko ordutegiak aldatu beharko liratekeela bere iritziz. Horretarako, alkateak honakoa proposatzen du: elkarte zibil batek (Alarde Fundazioa) antolatzen duen gizonezkoen desfilea 7:55ean izatea, eta Jaizkibel Konpainiarena ondoren.