Hondarribiko EH Bildu

Euskara

Surio, turismo y (des)memoria

Hondarribiko EH Bildu.- Azken egun hauetan, asko hitz egiten ari da turismoari buruz, eta, beti bezala, gauza guztien errua EH Bilduk du, nola ez. Horren karietara, bere luma paseatzera atera du Alberto Surio kazetari donostiarrak, Patxi Lopez lehendakari zenean EITBko zuzendari izanak, DVn, noski, non bestela.

Hondarribiko EH Bilduk Musika eta Dantza eskolari buruz zehaztapen batzuk eta proposamena

    Lehenik eta behin azpimarratu nahi dugu Musika eta Dantza Eskola oso elementu garrantzizkoa dela Hondarribiaren garapen kulturalerako, honako honen bitartez ahalbideratuko baita hondarribiarrak, edozein adinetakoak izanda ere, arautu gabeko musika eta dantza ikasteko aukera izan dezaten.

Zaldunborda

EH Bildu Hondarribia.- Hona Zaldunborda dela eta Batzar Nagusian, gaur, EHBilduko Judith Gartzia gure kideak egingo duen galdera eta ebazpen proposamena:

Txingudi Zerbitzuak Gaintxurizketako Zaldunborda eremu kutsatua erosi zuen 2003. urtean, Txingudin erraustegi planta bat eraikitzeko asmoz. Denok dakigun bezala, jendartearen kontrako iritziak eta protestek proiektua bertan behera utzarazi zioten mankomunitateari.

Bidasoaldean anbulantzien zerbitzuak hobetzeko nondik-norakoak!

Hondarribiko EH Bildu.- Orain dela hamar bat egun, Bidasoaldean anbulantzien zerbitzuak ematen duten langileak deituta -teknikoak, medikoak eta erizainak- bilera bat izan genuen Kultur etxean. Bilera hartan, Eusko Jaurlaritza planteatzen ari den murrizketen berri eman ziguten. Haiek esandakoaren arabera, murrizketa horiek hobekuntzak bezala saldu nahi ditu EJk, eta saiatuko gara agertzen nola litekeen hori.

Zaldunborda Gaina eremurako EAJ-k duen megaproiektua

Hondarribiko EH Bildu.- 2017ko ekainaren 8an, Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) onartu zuen udalak, EAJren aldeko bozekin, EH Bildu eta AAeko kontrakoekin, eta PSE eta PPren abstentzioekin.

HAPOa onartzearekin, bide ematen zitzaion Zaldunborda Gaina eremuan egin nahi den “outlet” megaproiektuari ‒Hondarribia The Village Outlet Shopping‒. Hauek dira aurreikusten diren datuak:

Orriak

RSS - Hondarribiko EH Bildu-rako harpidetza egin