Hondarribiko EH Bildu

Euskara

Larunbatean denok Bilbora!

Data: 
Larunbata, Iraila 17, 2016 - 17:30
Non: 
Bilboko Mirabilla kiroldegian

logoDatorren larunbatean, hilak 17, arratsaldeko 17:30etan, Bilboko Mirabilla kiroldegian, EH Bilduk kanpaina honetako mitin nagusia emango du. Bertan, besteak beste, Arnaldo Otegi eta hiru zerrendaburuak egongo direlarik. Mitinaren ondoren, musika kontzertua izango da.

28an Hondarribiko Udaletxeko balkoian ortzadarraren bandera egongo da

Hondarribiko EH Bildu.- Aurreko astean egin zen Udal Osoko Bilkuran, EH Bilduk aurkeztu genuen  Aniztasun eta Identidade Sexualen aldeko adierazpena onartu, eta ekainak 28an (bihar) Sexu Askatasunaren Nazioarteko egunaren kari, elkartasun keinu moduan, egun horretan Udaletxeko balkoian ortzadarraren bandera jartzea onartu zen.

Bidegorriaren alde, txirrinda martxarekin bat

Hondarribiko EH Bilduk bat egiten dugu Abotsanitzek Hondarribirako bidegorri sare seguru eta duin bat behar dugunaren aldarrikapenarekin.

Orain arte Udal gobernuak bizikletak aisialdirako eta paseorako elementu gisa ikusi ditu soilik eta ondorioz bidegorri sarea osatzea bigarren mailako lantzat hartu izan du.

Hitzaldia: arrantzaleen jakinduria

Data: 
Osteguna, Maiatza 12, 2016 - 19:00 -tik Ostirala, Maiatza 13, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Alde Zaharreko Kultur Etxeko 103. aretoa

Hondarribiko EH Bildu.- Datorren ostegunean, maiatzak 12, arratsaldeko 19:00 etan, ARRANTZALEEN JAKINDURIAri buruzko hitzaldi interesgarria emango digu Enrike Lekuonak.

Enrike Lekuona Itsas Ingeniaria da eta arrantza munduarekin harreman handia izan du betidanik.

Hitzaldia Alde Zaharreko Kultur Etxeko 103. aretoan izango da, esan bezala datorren ostegunean, maiatzak 12, arratsaldeko 19:00etan.

Hitzaldia: “KUTXABANK. El saqueo de Euskal Herria”. Ahoztar Zelaieta

Data: 
Ostirala, Apirila 15, 2016 - 19:00 -tik Larunbata, Apirila 16, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Hondarribiko alde zaharreko Kultur Etxea
Antolatzen du : 
Hondarribiko EH Bildu

Hondarribiko EH Bildu.- Kutxabank-en pribatizazioaren inguruan gertatu zena eta gertatzen ari denari buruz gehiago jakin dezagun, datorren ostiralerako hitzaldia antolatu dugu.

Hizlaria, Ahoztar Zelaieta ikerlari eta idazlea izango dugu eta duela gutxi argitaratu duen “KUTXABANK. El saqueo de Euskal Herria” liburua aurkeztuko digu.

Elkarretaratzea: Ongi etorri errefuxiatuak, Inor ez da ilegala

Data: 
Larunbata, Martxoa 19, 2016 - 13:00 -tik Igandea, Martxoa 20, 2016 - 12:55 -ra
Non: 
Hondarribiko San Pedro kalean
Antolatzen du : 
Hondarribiko EH Bildu

Hondarribiko EH Bildu.- Europako Batasunera sartu nahi duten pertsonen drama humanitarioa salatzeko eta Europako Batasuneko agintarien ankerkeria salatzeko hainbat herri eta hiriburutan egingo diren mobilizazioekin bat eginez, Hondarribian ere elkarretaratzea antolatu dugu datorren larunbaterako.

Bienvenida Emazabel plaza

Hondarribiko EH Bildu.- Martxoaren 8aren karietara, Hondarribiko EH Bilduk ekintza egin du herriko kaleei emakume izenak ere jartzea aldarrikatzeko -gaur egun, bakarra baita-.

Hawaii txiki aurrean dagoen plazari Bienvenida Emazabel hondarribiarraren izena jarriko dio.

Oroimena, ospea edo zenbait arrazoi tarteko, herriek bere nortasuna gorde nahi dute kale-izendegiaren bitartez.

Orriak

RSS - Hondarribiko EH Bildu-rako harpidetza egin