Irungo Askapena

Zehaztu gabe

Feminizidioaren aurrean munduko emakumeok altxa!

Feminizidioa emakumeon aurkako indarkeriaren alderik bortitzena da, izebergaren punta, alegia. Feminizidioak emakume eta gizonen arteko desoreka estrukturalean du oinarria, eta gizonek indarkeria matxistaren bidez sistemak elikatzen duen emakumeen aurkako diskriminazio eta jazarpena erreproduzitzen dute. Marcela Lagarde feminista mexikarrak Ciudad Juarez-eko emakumeen desagerpen eta erailketa masiboak salatzeko erabili zuen feminizidio terminoa lehen aldiz eta geroztik emakumeon aurkako indarkeria oro barnebiltzeko erabili eta zabaltzen ari da. Hitzaren edukia, baina, tamalez emakumeon eguneroko ogi izan da patriarkatuaren hastapenetatik.

Askapena Txostena: Latinoamerika bidegurutzean

Duela hilabete batzuk Siria eta Ekialde Hurbilean gertatzen ari diren gatazkak ulertzen laguntzeko txosten bat argiratau genuen, bertako historia eta gako geoestrategikoak aztertzen dituena. Oraingo honetan Latinoamerikan gertatzen ari diren gertakariei so, txosten berri bat argitaratu dugu bertako herrien egoerak ulertzen laguntzeko.

Mundutik Euskal Herrira, herri botere esperientzietatik ikasiz!

Azken bi asteotan munduko hainbat txokotatik etorritako lagunak izan ditugu gure artean. Hegoa unibertsitateko Institutuak antolatutako herri boterearen inguruko ikastaroa abian zela probestuz, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatzeko parada izan dugu beste hainbat eragilerekin batera. Tartean, Komite Internazionalistak, Ernai, Euskadi-Cuba, Iruñeako Alde Zaharreko Gaztetxea, KRML Bizirik...

EHLek dispertsioaren aurkako nazioarteko elkartasun kanpaina aurkezten dute. #dispersiOFF

Euskal Herriaren Lagunak, Euskal Herriarekiko elkartasun komiteok euskal preso politikoen dispertsioaren aurkako nazioarteko kanpaina aurkeztu nahi dugu. Kanpaina hau azaro eta abenduan zehar burutuko da Europa eta Latinoamerikako herri ezberdinetan eta Sarek urtarrilaren 14ean Bilbon deituriko manifestazioarekin batera amaituko da.

MST mugimenduaren aurkako kriminalizaziorik ez!

Azaroaren 4ean, Brasilen goizeko 09:25 zirela, bertako indar polizialak Florestan Fernandez MSTko eskola nazionalera bortizki sartzen saiatu ziren, besteak beste, tiroak airera botaz. Agindurik gabe sartu nahi zutela ikusirik, MSTko hainbat kidek polizia geldiaraztea lortu zuten. Eskolara ez sartzeko borroka horretan, ordea, poliziak MSTko bi lagun atxilotu zituen.

Orriak

RSS - Irungo Askapena-rako harpidetza egin