Irungo Askapena

Zehaztu gabe

(BIDEOAK) Ofensiva neoliberal y resistencia de los pueblos en América Latina

Pasa den azaroaren 4ean Iruñeako Alde Zaharreko Gaztetxean mahai inguru bat antolatu genuen "Ofensiva neoliberal y resistencia de los pueblos en América Latina" izenburupean. Bertan Simoni Sagaz (MST/Brasil), Josabilt Soto (Crea y Combate/Venezuela) eta Natalia Andrea De las Navas (Pañuelos en Rebeldía/Argentina) izan genituen.

Amaitu dira 2016ko brigadak. Orain hasten da benetako lana!

Urtarrilean aurkeztu genituen 2016ko brigadak. Orduan genion balio politiko erantsi bat zuela aurtengo edizioak, Askapena, Askapeña, Herriok Harro eta auziperatuen aurkako epaiketa politikoa baikenuen hortzimugan. Ez ginela geldirik geratuko esan genuen eta halaxe egin dugu.

Urriak 12: atzo eta gaur, inperialismo espainiarraren aurrean jatorrizko herriek erresistentzia!

Bost mende pasa dira lehen gizon txuriak Abya Yalako lurrak zapaldu zituztenetik. Bost mende  bertako herriak eta gorputzak zapaltzen, esplotatzen eta lurrak ustiatzen hasi zirenetik. Urretik hasi, eta ikatz eta burdineraino. Txokolatetik hasi, eta soja eta kokaraino. Basoetatik hasi eta erreka eta itsasoetaraino.

INTERNAZIONALISMOAREKIN BAT!! (bideo)

EAEko datorren hauteskunde autonomikoen harira, AldarriCATuz, Amig@s de la RASD, Askapena, Biladi,  Bizilur, Círculo Bolivariano,  Euskadi Cuba,  Lumaltik, Mundubat, Newroz Euskal Kurdu Elkartea, Paz con Dignidad eta TxiapasEKIN Plataforma Vasca de Solidaridad con Chiapas antolakundeek botere instituzionalaren jarduera ikuspegi internazionalista batetik egiteko

Machi Francisca askatu!! (Bideo)

kartelaJarraian duzuen bideoan Moira Millan kazetariak Francisca Linconao Machi-aren alabari eginiko elkarrizketa duzue. Temuko kartzelan ezagutu zuten Francisca Moira-k eta Eduardo Latino kazetariak, ezin izan zuten topaketa grabatu ezta argazkirik atera ere, erregistroan material guztia kendu zietelako sartu aurretik. Egoera tamalgarri honen lekukoak izan ziren, nola Txiletar gobernuak ama lurraren aldeko borrokalari ausart baten kontrako neurriak hartzen dituen, Txiletar gobernuaren herraminta legalak erabiltzeagatik dago preso, herri maputxea defendatzeagatik.

HITZALDIA: INTERNAZIONALISMOA JO PUNTUAN

Data: 
Ostirala, Iraila 16, 2016 - 18:00 -tik Larunbata, Iraila 17, 2016 - 17:55 -ra
Non: 
Hazia Kultur Ekartea, Irun. (Peña kalea 8)
Antolatzen du : 
Irungo Askapena, U27 atxilotutako internazionalisten aldeko plataforma

IRAILAK 16 hitzaldia HAZIA KULTUR ELKARTEAN arratsaldeko 18:00tan.

"INTERNAZIONALISMOA JO PUNTUAN"

"Maputxeen egoeraren berri emateagatik, Txiletik kanporatu ninduten" Iban Gartzia Rubio.

Pasaden ostiralean, mapundungun hizkuntza ikasteko barnetegi batean zegoela Txileko poliziak atxilotu eta erretentzio zentro batean sartu zuten. Larunbata gauean hegazkin batean sartu eta Espainaratu zuten. Iban Gartzia Euskal Herrira iritsi zen pasaden igande eguerdian. Berarekin hitzegin dugu eta gertatutako guztia azaldu digu.

Orriak

RSS - Irungo Askapena-rako harpidetza egin