Irungo EH Bildu

Euskara

Si se puede Irun eta Irungo EH Bildu taldeek Zaldunbordako proiektuaren aurka mozioa aurkeztu dute

David Sotok, Si se puede Irun eta Jokin Melidak Irungo EHBilduren taldeen izenean, honako mozio hau aurkezten dute.

Mozioa
Txingudi Zerbitzuak (Txinzer) mankomunitateak Zaldunborda Gaina eremua (Desguaces Vidaurreta ondoan dagoena, eta gaur egun zabortegi ilegal bat bere baitan daukana)  erosi zuen, azkenean eraiki ez zen errauskailu bat egiteko asmoz. Legeak hala aginduta, Eusko Jaurlaritzak Txinzerri zabortegiaren zigilatzea eskatu zion, baina oso garestia ateratzen zenez, Txinzerrek eremu hori zigilatze hori egingo lukeen beste bati saltzea erabaki zuen.

Energiari buruzko hitzaldia: "udal energia agentzia"

Data: 
Asteazkena, Maiatza 24, 2017 - 19:00 -tik Osteguna, Maiatza 25, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Palmera-Montero zentroa

Irungo EH Bildu.- Hilaren 24an, asteazkena, hitzaldi interesgarri bat antolatu dugu udal energia agentziaren beharra agerian uzteko. Iruñeko udal esperientzaren berri izango dugu.

Hitzaldia Palmera-Montero zentroan izango da arratsaldeko 19:00etan, eta oso interesgarria iruditzen zaigu gaiaz pixka bat janzteko.

Irun erabakitze eskubidearen alde

Irungo EH Bildu.- Azken asteazken honetan ospaturiko udal batzan, EH Bilduk eramandako erabakitze eskubidearen aldeko proposamena aurrera atera zen. Gure herriak libre eta demokratikoki bere etorkizuna aukeratzeko daukan beharra eta eskubidea aipatzen duen mozioa onartzeko, gure bozkak SPI eta EAJ/PNV-koekin batera, nahikoak izan ziren.

EH Bildu Txanpiren egoeraren inguruan

Ostiral goizean, Jean Pierre Harokarene “Txanpi” Soriako kartzelatik atera eta  Pausun utzi zuten aske, Hego Euskal Herrian bizitzea debekatuz.

Honen aurrean EH Bildutik adierazi nahi dugu Irungo herritar honi mendekuan oinarritutako zigor erantsia ezarri zaiola, bi argudio faltsutan sostengatuz: bata kanporatzearekin kalterik ez zaiola egiten, eta bia Irungo herrian sustraituta ez dagoela baieztatuz.

Irungo EH Bildu eta klausula sozialak

Euskal herriak bizi izan duen, eta oraindik bizi duen, krisi ekonomikoaren testuinguruan asko izan dira esparru ezberdinetan eman diren atzerapausuak, baina modu nabariagoan eman da gizarte eskubideen arloan. Ezarri diren erreformen eta neurrien ondorioz kalitatezko enplegua erasotua izan da etengabe, patronalen interesak babesteko.

Orriak

RSS - Irungo EH Bildu-rako harpidetza egin