Kabigorri

Zehaztu gabe

Otsailaren 2an, urteko bigarren bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Otsaila 2, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Gainean dugu dagoeneko otsaileko Kabigorriko bertso-gaua ere. Aitor Errazkin irundarra, Aitor Albistur oreretarra, Aitor Sarriegi beasaindarra eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” oiartzuarra ariko dira bertso kantuan, Egoitz Zelaia hendaiarraren aginduetara.

Saioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Bidasoaldeko Kabigorri Ateneoan.

Saharara bidaltzeko elikagai bilketa

Data: 
Osteguna, Urtarrila 26, 2017 - 19:00 -tik Igandea, Urtarrila 29, 2017 - 22:55 -ra
Non: 
Kabigorri

XIII. Sahararen Aldeko Euskal Karabana. Piztu itxaropena
Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteen Koordinadorak XIII. elikagaien karabana antolatu du Tindufera (Aljeria), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko.

Zinea Kabigorrin: La Belle Saison

Data: 
Osteguna, Urtarrila 26, 2017 - 19:30
Antolatzen du : 
Kabigorri

Filmazpit esker, filma jatorrizko bertsioan, euskarazko azpitituluekin.
Jatorrizko izenburua: La Belle saison
Urtea: 2015
Zuzendaria(k): Catherine Corsini
Gidoia: Catherine Corsini, Lorette Polmanss
Aktoreak : Cécile de France, Izïa Higelin, Noémie Lvovsky, Kévin Azaïs.
Herrialdea : Frantzia - Belgika
Jatorrizko hizkuntza : Frantsesa
Gaia : Emakumeen borroka eta lesbianismoa

Urtarrilaren 12an, 2017ko lehen Kabigorriko bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Urtarrila 12, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Urte hasierako egun hauen ostean, badator berriz ere Kabigorriko bertso-gauak. 2017ko lehendabizikoa urtarrilaren 12an izango da, Irungo Peña kaleko Kabigorri Ateneoan, 19:30etatik aurrera. Manu Goiogana irundarra, Patxi Castillo beratarra, Haritz Casabal antxotarra eta Iñigo Mantzisidor “Mantxi” zarauztarra ariko dira kantuan, eta Xabier Bengoetxea Hondarribiarrak jarriko dizkie gaiak.

Kontzertua: SKOLA MUSIK

Data: 
Igandea, Abendua 18, 2016 - 18:00 -tik Astelehena, Abendua 19, 2016 - 17:55 -ra
Non: 
Kabigorri

kontzertutxo bat eskeiniko du Skola Musik-ek irungo Kabigorrin bere ikasle eta irakasleekin.

Iaz egin zen bezala haurten ere formato txikian izango da kontzertua. Ahots, gitarra eta pianoz osaturiko bikote eta taldeak izango dira bertan.

- Black Orpheus ( Estándar Jazz)
            - Pop Rock Mash up

- Blue Bossa ( Estándar Jazz)
            - Hello ( Adele,Reggae bertsioa )

Orriak

RSS - Kabigorri-rako harpidetza egin