Kabigorri

Zehaztu gabe

Abenduaren 1ean, urteko Kabigorriko azken bertso gaua

Data: 
Osteguna, Abendua 1, 2016 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Abenduaren 1ean izango da urteko Kabigorriko azken bertso gaua, ikasturteko hirugarrena: bertan, Alaia Martin, Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia bertsolariak ariko dira Eneko Sanchez, Oinatz Mitxelena eta Zuhaitz Olazabal gai-jartzaileen aginduetara. Bertsolari beste gai-jartzaile, beraz. Bat-bateko saioaren aurretik, Aitor Errazkin Txingudiko bertso eskolako kideak jarritako bertsoak aditzeko aukera izango dugu.

Kontzertua: Miryam Quiñones

Data: 
Larunbata, Azaroa 19, 2016 - 23:00 -tik Igandea, Azaroa 20, 2016 - 22:55 -ra
Non: 
Kabigorri

Miryam Quiñones
Latinoamerikar Egile Kantu Garaikidearen hedatzaile ezagun eta irmoenetako bat da. Miryam Quiñonesek musika ibilbide zabala du. Limako Unibertsitateko arte tailerretik, Musikako Kontserbatorio Nazionaleko ikasgeletatik, Kodaly Institututik eta Txileko Santiagoko Ahots Arteen Eskolatik, besteak beste, pasa ondoren.

Hitzaldia: "Hedabideei buruzko gogoetak" Iñaki Sotorekin, GARA egunkariaren zuzendaria

Data: 
Osteguna, Azaroa 17, 2016 - 19:00 -tik Ostirala, Azaroa 18, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Kabigorri

Datorren osteguna 17a, arratsaldeko 19:00etan, gurekin egongo da Iñaki Soto, GARA egunkariaren zuzendaria,Hedabideei buruzko gogoetak hitzaldian.

Erakusketa: Basoaren hegoak. Sen artistikoa

Data: 
Osteguna, Azaroa 10, 2016 - 18:00 -tik Larunbata, Abendua 17, 2016 - 23:45 -ra
Non: 
Kabigorri

Erakusketak obra osoko lehenengo zatia erakusten du. Marrazkiak etaparen hasieran garatzen dira, eta haren hasiera islatzen dute: "sen artistikoa"; lapitza hartu, orri txuri bat, eta marraztu. Besterik gabe.

Une jakin batean iradokitzen nauen hura marraztu.

Kabigorriko bertso-gaua: Zelaieta, Agirre, Gurrutxaga eta Elustondo

Data: 
Osteguna, Azaroa 3, 2016 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da azaroko Kabigorriko bertso-gaua. Arkaitz Oiarzabal “Xamoa” bertsolari oiartzuarrak hartu du oraingoan saioa aurkeztu eta gaiak jartzeko ardura, eta Julen Zelaieta, Amaia Agirre, Iñaki Gurrutxaga eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan.

Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa - Curso de cocina básica

1.    Útiles de cocina / Sukaldeko tresnak
·         Lapikoak, zartaginak, labanak; batidorak, robotak .../Cacerolas, sartenes, cuchillos; batidoras, robots…
·         Bero edo hotz-iturri ezberdinak: labeak, plaka, hozkailua .../Diferentes fuentes de calor o frio: Hornos, placas, frigo…

2.    Las compras/ Erosketak

Orriak

RSS - Kabigorri-rako harpidetza egin