Kontzertua

Euskara

Bihar, asteartea, kontzertua Lakaxitan. Stef Ketteringham eta Physis versus Nomos

Data: 
Asteartea, Urria 18, 2016 - 20:00 -tik Asteazkena, Urria 19, 2016 - 19:55 -ra
Non: 
Lakaxita, Anaka Kalea 20, Irun
Antolatzen du : 
Lakaxita

txusta_stef.jpgAsteartean, urriak 18, kontzertu akustikoa bikoitza izango dugu Irungo Lakaxitan. Stef Ketteringham musikari ingelesa nazioarteko bira betean murgilduta dago, eta geldialdia egingo du Irunen, bere bakarkako lehen diskoa aurkezteko. Shield Your Eyes taldeko gitarjole eta abeslaria Frantzian barrena ibili ondoren Euskal Herrira iritsiko da, eta hau izango da haren lehen emanaldia. 20etan hasiko da kontzertua Physis versus Nomosek talde donostiarrarekin, ondoren pikatzeko zerbait eskainiko du Lakaxitak, eta 21:30ean joko du Stef Ketteringhamek. Kontzertua doakoa izango da.

Kontzertua - Zarata arratsak Lakaxitan, astelehen honetan

Data: 
Astelehena, Abuztua 8, 2016 - 19:30
Non: 
Lakaxita, Anaka Kalea
Antolatzen du : 
Lakaxita

zarata-02.jpgAstelehen honetan, hilak 8, kontzertua izango dugu Lakaxitan. Honako taldeek joko dute:
AHNA - Crust/Death Metal - Vancouver - https://ahna.bandcamp.com/
AKER ODOL - Crust/Metal - Hondarribia - https://www.facebook.com/Aker-Odol-564435110385470/
Kontzertua arratsaldeko 19:30etan hasiko da.

Larunbat honetan, AntiFest kontzertua Lakaxitan

Data: 
Larunbata, Apirila 9, 2016 - 20:00 -tik Igandea, Apirila 10, 2016 - 19:55 -ra
Non: 
Lakaxitan

antifestLakaxita.jpgarunbat honetan, apirilak 9, punk kontzertua izango dugu Lakaxitan, 20:00tatik aurrera.
MALOS TIEMPOS BASTARDOS, EL EXTERMINIO DE LA RAZA DEL MONO eta VOMITANDO DESPERDICIOS taldeek joko dute.

Mindtrap, Indidxabak eta Innputt, larunbat honetan Lakaxitan

Data: 
Larunbata, Urtarrila 30, 2016 - 21:00 -tik Igandea, Urtarrila 31, 2016 - 20:55 -ra
Non: 
Lakaxitan
Antolatzen du : 
Lakaxita

LAKAXITA KARTELA Kontzetua.JPGMindtrap, Indidxabak eta Innputt taldeek joko dute, 21:00etatik aurrera. Trintxerpe, Pasaia eta Irungo musika taldeak dira. Eskenatokietatik gertu elkartzen dira normalean eta bazen garaia kontzertu bat elkarrekin emateko. Estilo aski desberdinak eskainiko dizkigute larunbateko emanaldian, doinu metaleroak, heavyak, baina baita rock alternatiboa edota kanta poperoagoak.  Innputtek soinu elektronikoekin eta atmosferarekin jolasten du, Mindtrapek Rockaren limiteak kuestionatzen ditu, nahasketa bitxiak eginez eta Indidxabakek adierazpenaren indarra jarri nahi du agerian bere kantuen bitartez. Sarrera 3€.

Hitzaldia + Kontzertua Lakaxitan

Data: 
Osteguna, Urria 29, 2015 - 18:30
Non: 
Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakaxita

hitzaldiKontzertuLakaxita.jpgOstegun honetan, hilak 29, hitzaldi arront interesgarria jasoko dugu Lakaxitan. 18:30etan, Lleidako bi gaztek bertako espetxe batean gertatutakoak izango dituzte izpide. Honen ostean, 20:00ak aldera, Trikosis nazioarteko taldearen kontzertua izango dugu.

Kontzertua: NIRE (Ivan Zabalegi)

Data: 
Igandea, Urria 4, 2015 - 20:00 -tik Astelehena, Urria 5, 2015 - 19:55 -ra
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartelNIRE da Ivan Zabalegi-ren (Lisaböko batería izandakoa) bakarkako proiektu berria. Rock-a eta Alt-county-a biartartekoa, lehenengo diskoa udazkenarekin argitaratuko du, Hamabost izenekoa, Bidehuts-en barnean.

Kontzertua: Oskar Benas

Data: 
Ostirala, Urria 9, 2015 - 20:00 -tik Larunbata, Urria 10, 2015 - 19:55 -ra
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Kabigorri

fotoArtista grafikoa eta 90 hamarkadaren hasierako zenbait banda gipuzkoarren sortzailea, besteak beste: TRAINSALPINE BOYS, THE SOLANOS, ZIZA TEH edo LA BEMBA BLANCH, Fermín Muguruzaren ohizko kolaboratzailea eta MAIKA MAKOVSKIren konpintxea,2009.eko Bilbo Hiriko gitarrista onena aukeratuta, izenaren atzean melodien,tramankulo,lisergia eta mistizismo unibertso berezia izkutatzen da, zein  deskubritu eta urrats bakoitzean berraurkitzen da eta zailagoa egiten duela edozein definizio emateak.

Orriak

RSS - Kontzertua-rako harpidetza egin