Lakaxita beriola!

Euskara

Altzarien zaharberritze II. Topagunea

Data: 
Asteartea, Urtarrila 24, 2017 - 17:30
Non: 
Lakaxita

Urtea primeran hasteko, proposamen berri batekin gatozkizue 2017 urte hasiera honetan. Altzariak zaharberritzen ikasteko trebeziak partekatu nahi badituzu, aukera ezin hobea duzu hau. Irunen burutuko den altzarien zaharberritze II. Topagunea, Lakaxita gaztetxearen espazioetan.

Tailerra Lakaxitan: Altzariak zahar berritzeko trebeziak partekatuz

Data: 
Asteartea, Azaroa 29, 2016 - 17:30
Non: 
Lakaxita

Datorren Azaroak 29a, arratsaldeko 17:30tatik aurrera Emaus-ekin batera antolaturiko tailer gozatzen ikasteko aukera edukiko dugu. Altzarien berreskurapenerako ditugun jakintzak partekatuko ditugu, eta elkarrengandik ikasiz desberdinen arteko, elkar-lan eta konfiantza harremanak eraikiko ditugu.

LAKAXITA BERIOLA!

Lakaxita beriolaLakaxitako kideok San Miguel-Anaka hiri antolaketa berezian dugun lekua edo hobe esanda, leku eza salatu nahi dugu. Izan ere, San Miguel-Anaka hiri antolaketa plan bereziaren lehen proposamena 2012an onartu bazen ere, eta bigarren moldaketa aurreko ostiralean baietsi, Anaka kaleko 20 zenbakian kokatzen garenok ez dugu inolako informaziorik jaso urte guzti hauetan zehar, ez eta are gutxiago ere proiektuaren nondik norakoetan gure integrazioa edota kontsiderazio hutsa bilatu.

RSS - Lakaxita beriola!-rako harpidetza egin