Marlaxka Xake Kluba

Euskara

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak Emakumezkoen 2021eko Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko du hiru jokalarirekin

Xake Txapelketa

Hasi da Donostiako Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan urte honetako Gipuzkoako Emakumezkoen Xake Txapelketa Nagusia. Cesar Montolío FGAko lehendakariak zuzentzen du txapelketa, eta Lukas Iruretagoienak arbitro nagusia da.

Bidasoaldeko banakako xake txapelketa zonala 2019ko txapeldunak baditugu

Txapelketako momentuaOstiral honetan, 2019ko martxoaren 8a, gure klubak antolatuta, Gipuzkoako Eskolarteko 2019ko Txapelketara sailkatzeko balio duen Bidasoaldeko Banakako Xake Txapelketa Zonala 2019 burutu da (Hondarribia, Irun eta Hendaia) Irungo Landetxako Auzo-lagunen Udal Egoitzan. Beraiei mila esker. Zuzendari eta arbitro nagusi lanak Carlos Pascualek burutu ditu, arbitro laguntzaile Óscar Díez, Asier Cuesta, Ander Tafall, Ander Uranga eta Patxi Moreno izan dituela. Mikel Tafall eta Goio Uriarte antolaketan laguntzen ibili dira.

Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketara sailkatzeko zonala

Hondarribia Marlaxka Xake klubak Gipuzkoako Xake Federakuntzaren laguntzarekin, datorren otsailaren 16an, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketara joateko sailkapen zonala antolatuko du .

BIDASOALDEKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA 2018 - TXAPEKELTAKO OINARRIAK
JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2018ko Otsailaren  16an, ostirala.

II. Marlaxka Gabonetako Xake txapelketarako izen ematea abian da (SUB-16+gurasoak/laguntzaileak)

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Hondarribiko Udalaren Kirol Sailaren laguntzaz, Jostaldi Pilotalekuan, abenduaren 8an, osirala, burutuko den, 16 urte azpiko jokalarientzako + guraso eta laguntzaileentzat  II. Gabonetako Hondarribia-Marlaxka Xake Jaialdian parte hartzeko izen ematea abian jarri dugu.

Hondarribia-Marlaxkako Udaberriko 2. SUB16 Xake Jaialdiko emaitzak

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Hondarribiko Udalaren Kirol Sailaren laguntzaz, Jostaldi Pilotalekuan, ekainaren 16an, osirala, burutu da, 16 urte azpiko jokalarientzako  II. Udaberriko Hondarribia-Marlaxka Xake Jaialdia.

Bidasoaldeko Eskolarteko 2017ko Xake txapelketan parte hartzeko izen ematea abian da

Hondarribia Marlaxka xake klubak antolatuta, Irunen jokatuko den eta Gipuzkoako Eskolarteko 2017ko Txapelketara sailkatzeko balio duen xake txapelketan parte hartzeko izen ematea abian da. Hondarribiak eta Irunek osatzen duten guneari dagokiona.

Orriak

RSS - Marlaxka Xake Kluba-rako harpidetza egin