Prentsaurrekoa

Euskara

Irungo 20 bat eragilek babesa eskaini diote Askapenari, Elkartruke, Askapeña eta Herriak aske elkartei. Baita 5 auziperatuei.

fotoAskapena erakunde internazionalista, Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke estatu espainiarrak bultzaturiko epaiketa politiko bat pairatzen ari diren elkarteak dira eta Herriak Libre hauei babesa adierazteko dinamika bat da.

Euskararen Nazioarteko Eguna 2012 Irunen

argazkiaHemen bildutako eragileok euskarak gure herrian duen presentzia urriaz kezkaturik, eta beronen normalkuntza prozesuan eragiteko asmoz, duela hilabete batzuk biltzen hasi ginen. Hala, hastapen hartan,  Antxeta Irratia, Betti-Gotti euskara taldea, EKT euskal kultur taldea, Irunabar Bertsolarien Elkartea, Irun Iruten euskara taldea eta Irungo AEK euskaltegiko kideok  hasi ginen batzen.

Ezbairik gabe, asko dira sortu berri den talde honen helburuak, baina lanean nonbaitetik hasi behar, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, hainbat kultur ekitaldiz osatutako astea antolatzeari ekitea erabaki genuen. Horrela bada, beste eragile batzuekin harremanetan jarrita, Irungo Udala batu zitzaigun egitasmo honetara, baita geroago, Irungo Atsegiña, Motor Elkatea eta Luma ere.

"Larru gorritan uzten zaituen egoerari, gizarte ekintza!" ostiral honetan Hitzaldia

Prentsaurrekoaren argazkiaBildu Irun.- Azkeneko urte hautan gure hiztegiari “Troika”, erreskateraren hamaika sinonimo eta bestelako hitzak gehitu dizkiogu, ...eta zertarako? Makroekonomi termino hauen gainetik milaka femilien errealitatea daukagu, urte gutxi hauetan beraien burua gizarte-bazterkerian murgildita ikusi dutelarik.

Banketxeei egunez egun gure boltsikoetatik miloika euro ematen zaikziela suminduraz eta inpotentziaz entzun behar dugu. Gure gaitasun ekonomikoen gainetik bizi izan garela behin eta berriro errepikatzen dute, gobernu ezberdinen ahotik, euren ardura alboratuz. Lanpostu duin bat, etxekoentzat jatekoa eta etxebizitza duin bat izatea gure gaitasunen gainetik bizitzea deal deritzote. Limosna legeekin engainatu nahi gaituzte amaieraraino ustiatuz. Mozoloak garela uste al dute?

RSS - Prentsaurrekoa-rako harpidetza egin